2021/10/06
Sozietateko Administrazio Kontseiluak 2021eko urriaren 6an adostutako akordioaren arabera, 2021eko emaitzen kontura dibidendua banatuko da ezaugarri hauekin:
- Akzio bakoitzeko zenbateko gordina: 0,4 euro.
- Dibidendua jasotzeko eskubidea duten CAFeko akzioak negoziatzeko azken eguna (“last trading date”): 2022ko urtarrilak 10.
- CAFeko akzioak dibidendua jasotzeko eskubiderik gabe negoziatzen hasten diren eguna (“ex date”): 2022ko urtarrilak 11.
- Erregistro-data (“record date”): 2022ko urtarrilak 12.
- Ordainketa-data: 2022ko urtarrilak 13.
Dibidenduaren zenbatekoa, aplikagarriak diren atxikipenak kontuan hartuta, erakunde gordailuzainentzat indarrean dauden xedapenen arabera ordainduko da. Horretarako, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA (Iberclear) enpresak erakundeen esku jartzen dituen baliabideak erabiliko dira.
Joan prentsa-oharretara
Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin: