Prentsa-oharrak

2021/11/18

CAF-EK LRV UNITATEAK HORNITUKO DITU KANADAKO CALGARY HIRIRAKO

Kanadako Calgary hiriak CAF aukeratu du etorkizuneko Green Line lineari zerbitzua emango dioten 28 LRV unitateak hornitzeko. Aipatutako lineak Calgary hiria hegoaldetik iparraldera zeharkatuko du 46 km-ko ibilbidean. Linearen 20 km-ko lehen fasea jasoko duen proiektua dagoeneko abian dago eta Shepard-eko geltokia (bertan egongo da unitateen depositua) 16 Avenue North-eko geltokiarekin (hiriaren iparraldean dago) lotuko du.  

 

 

Kontratuak 28 LRVren diseinua, fabrikazioa eta zerbitzuan jartzea jasotzen du, parkeko piezak, erreminta bereziak eta entsegu-ekipoak entregatzea eta TSMSSA (Technical Support and Maintenance Spares Supply Agreement) zerbitzua barne. Bestalde, kontratuan jasota dago akordioa beste 24 LRV arte handitzeko eta TSMSSA zerbitzua denbora-tarte handiagoz luzatzeko aukera. Hori guztia kontuan hartuta, kontratuaren bolumena (oinarri-kontratua eta aukera guztiak jasota) 300 milioi euro ingurukoa izan daiteke. 

 

Calgary Kanadako Alberta probintzian dago eta Mendi Harritsuen ekialdera dago, 80 km ingurura. Milioi bat biztanle baino gehiago ditu eta zenbaitetan jaso du bizi-kalitate onena duen munduko hirietako bat izatearen aitorpena. Green Line eraikitzea eta abian jartzea izango da hiriaren historian azpiegituretan egindako inbertsio handiena. Horren aurrekontua 3.400 milioi euro ingurukoa izango da eta Kanadako Gobernu Federalaren, Alberta probintziaren eta Calgaryko Udalaren finantza-laguntza jasoko du. Kanadako hiriko garraio-sistema baitan funtsezko elementu bihurtuko da. 

 

Proiektu honi esker, Calgaryko biztanleek garraio-zerbitzu bizkorra eta maiztasun handikoa izango dute hiriko toki garrantzitsu ugaritara iristeko konexioekin. Gaur egungo LRT (Light Rail Transit) sistema beste 46 km-rekin zabaltzea eta 29 geltoki berri eraikitzea funtsezkoa izango da hiriaren etorkizuna konfiguratzeko garaian; izan ere, bizitegi eremuak, negozio-zentroak, hiriko oinarrizko zerbitzuak eta bertako toki turistiko nagusiak lotuko ditu. Horri guztiari esker, metropoli eremuko inbertsio-aukerak sortu eta hazkunde ekonomikoa lortuko da. Horrek, aldi berean, hiritarren bizi-kalitatea hobetzen eta hiri jasangarriagoa eta irisgarriagoa lortzen lagunduko du. 

 

Unitatea CAFeko tranbien plataformakoa (URBOS) izango da eta 42 metroko luzeran 7 modulu izango ditu. 288 bidaiarirentzako edukiera izango du eta haietatik 73k eserita joateko aukera izango dute. Diseinu aurreratuak segurtasun eta erosotasun handia emango dizkie erabiltzaileei eta, gainera, ezaugarri nagusien artean, honako bi hauek azpimarratu behar ditugu: ibilgailuaren irisgarritasuna eta zabaltasuna. 

 

Horixe izango da CAFek Kanadan garatuko duen lehen proiektua. Kontratu berri hau enpresak nazioartean duen etengabeko hedapenaren eta hazkundearen beste erakusgarri bat da eta CAF Taldea gaur egun bost kontinenteetan garatzen ari den 40 proiektu baino gehiagori elkartuko zaio. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.