Prentsa-oharrak

2021/11/24

Alstomek Coradia Polyvalent plataforma, Reichshoffeneko lantegia eta TALENT 3 plataforma CAFi transferituko dizkio

  • Europako Batzordearekiko konpromisoa Bombardier Transportation enpresa erostearekin lotuta

 

Alstom enpresak gaur jakinarazi du bere Coradia Polyvalent plataforma, Frantziako Reichshoffen udalerrian duen produkzio?lantegia eta TALENT3 plataforma (gaur egun Alemaniako Hennigsdorfen garatzen dutena) CAFi saltzea.  

 

Negozio horien desinbertsioa egitea zen, hain zuzen ere, Europako Batzordeak Alstom/Bombardierren arteko transakzioa baimentzeko ezarritako baldintzetako bat. 

 

CAF gustura dago transakzio honekin. Horri esker, aipatutako tokietako gaitasunez eta know?howaz baliatuta, bere garapenarekin aurrera jarraitzeko aukera izango du. CAFek Frantzian inbertitzen jarraitzen du herrialdean duen posizioa sendotuta. Aldi berean, gainera, Taldeak bere jarduerak sendotuko ditu Alemaniako eta Europako erdialdeko merkatuetan. 

 

 

Desinbertsio?proiektu hori aplikagarriak diren prozesu sozialak, langileen ordezkariekin egin beharreko kontsultak eta araudi mailako onarpenak betetzearen mende egongo da. Transakzioak 2022ko apirila eta iraila bitartean ixtea aurrez ikusi dute. 

 

Alstomi buruz

Gizarteak karbono?isuri gutxiko etorkizunerantz bideratzeko asmoz, Alstomek garraioaren etorkizun jasangarriaren oinarriak eskaintzen  dituen mugikortasun?zerbitzuak garatu eta merkaturatzen ditu. Alstomek  ekoizten dituen produktuak abiadura handiko trenak, metroak,  monorrailak eta tranbiak zein integratutako sistemak, egokitutako zerbitzuak, azpiegiturak, seinaleztapena eta mugikortasun digitalerako  zerbitzuak dira. Alstomek merkataritza?zerbitzuetara bideratutako 150.000 ibilgailu ditu mundu osoan. 2021eko urtarrilaren 29an, Bombardier Transportation Alstomera batu zen eta hedatutako Taldeak datozen 12 hilabeteetarako duen aurrekontua 14 mila milioi eurokoa da, 2022ko martxoaren 31ra arte. Alstomek Frantzian du egoitza nagusia, eta 70 herrialdeetan ditu ordezkaritzak, 70.000 langile baino gehiagorekin. www.alstom.com

 

CAFi buruz

CAF Taldea mugikortasun?sistema integralak diseinatu eta produzitzen dituen nazioarteko erreferentziazko enpresetako bat da. 100 urte  baino gehiagoz, enpresak konpromisoa hartu du eta lortu du mundu osoko administrazioen eta garraio?eragileen beharrak asetzea. CAFek proiektu integralak eta ingeniaritza?kudeaketa eskaintzen ditu proiektuaren fase guztietan; bideragarritasunaren azterketa, sistemaren diseinua, obra zibila, seinaleztapena, elektrifikazioa eta beste sistema elektromekaniko batzuk, material ibiltariaren hornikuntza eta sistemaren funtzionamendua eta mantentzea barne. Material mugikorrari dagokienez, CAFek abiadura handiko trenak, eskualdeko trenak, aldirietako trenak, lokomotorrak, metroko unitateak, tranbiak eta autobusak hornitu eta mantentzen ditu. 

 

CAFek munduko 40 herrialdetan egiten du lan, eta produkzio?fabrikak ditu Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Polonian, Brasilen, Mexikon eta Estatu Batuetan.  

 

Informazio gehiago hemen: www.caf.net 

 

Harremanetarako 

ALSTOM

Komunikabideak: 

Eric PRUD’HOMME? Tel.: +49 (0) 152 545 39436

eric.prud-homme@alstomgroup.com  

 

Inbertsiogileekiko harremanak: 

Martin VAUJOUR ? Tel.: +33 (6) 67 61 88 58 

martin.vaujourl@alstomgroup.com

 

Claire LEPELLETIER – Tel.: +33 (6) 76 64 33 06

claire.lepelletier@alstomgroup.com

 

CAF 

Komunikabideak: 

Carina ALFONSO MARTÍN ? Tel.:  +33 7 85 76 23 22

carina.alfonsomartin@nocom.com 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.