Prentsa-oharrak

2022/03/14

CAF-I ESLEITU DIOTE SAUDI ARABIAN ZERBITZUEN BESTE KONTRATU BAT

CAF Taldeak kontratua sinatu du SAR (Saudi Arabia Railways) Estatuko tren-operadorearekin. Kontratuak Saudiko operadorearen trenen flota mantentzeko jarduera eta haiei lotutako beste zerbitzu batzuk eta laguntza teknikoaren zerbitzua jasotzen ditu. Kontratuaren bolumena 200 milioi euro ingurukoa baino gehiagokoa da. 

Bestalde, akordioak Saudiko operadorarekin batera azken urteotan CAFek herrialdean hornitutako trenen mantentze-lanak bost urtez egitea jasotzen du. Unitate horiek, gaur egun, North-South (iparraldea-hegoaldea) linean, Riyadh hiriburua Qurayat hiriarekin lotzen duenean, Jordaniarekin mugan, eskaintzen dute zerbitzua, eta baita East-West (ekialdea-mendebaldea) linean, Riyadh Dammam-ekin lotzen duenean, ere. Tren-sare horrek 1.700 km baino gehiagoko luzera du eta, aipatutako hiriez gain, herrialdeko beste zonalde esanguratsu batzuk ere lotzen ditu: Hail, Al-Qassim eta o Al-Hofuf esate baterako. 

Horrez gain, ingeniaritzako sail komuna, “Engineering Excellence Centre” izenekoa, sortzea adostu dute. Horren helburua izango da SAReko langileak trebatzea honako lan hauek egin ahal izateko gaitasun operatiboak eskura ditzaten: unitateen mantentze-lanak egitea, eta Saudi Arabiako enpresaren instalazioak kontratuak jasotzen dituen unitateen sistema nagusiak berriro egokitzeko lanak egin ahal izateko moldatzea. Hori egin ahal izateko, beharrezkoa izango da tailerretan egokitzapen-lanak egitea bogieen eta ardatzen mantentze-lanetarako eta errodadura aldatzeko, eta motorren eta osagai pneumatikoen overhaul-a (berritze-lanak) egiteko eremu espezifikoak egokitzea. 

Horrez gain, bertako unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin akordio estrategikoak adostuko dituzte ikerketa-lanak egiteko eta eskualdean trengintzarekin lotutako gaitasunak eta ezagutzak indartzeko. 

Amaitzeko, kontratuak SARen “DIGITAL HUB CENTRE” delakoaren ezarpena ere jasotzen du trenen digitalizazio esparruan golkoko eskualdean erreferentziazko zentroa izan dadin. Horren helburua izango da aipatutako flotetako trenetarako sistema eta tresna digitalak garatzea. Hain zuzen ere, CAFek eta SARek urteak daramatzate arlo horretan lanean. 

Garapena CAFen tren digitalaren plataforma, LeadMind izenekoa, abiapuntutzat hartuta egingo da. Plataformak konektatutako trenen belaunaldi berria eta operadore eta mantentzaileentzako zerbitzu lehiakorragoak izateko aukera eskaintzen du. Hori guztia unitateetatik etengabeko urruneko diagnostikoa eginda datuak eskuratu eta aztertuta egiten du. Gero, lortutako datu-fluxuen azterketa estatistiko adimentsua egiten da. Horrek guztiak aktiboen ezagutza handiagoa sortzen du eta, hala, eragiketako eta mantentze-lanetako estrategia optimiza daiteke, trenen eskuragarritasunari, fidagarritasunari eta LCCari (bizitza-zikloaren kostua) dagokienez material gurpildunaren errendimendu hobea lortuta. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.