Prentsa-oharrak

2022/04/01

SOLARISEK AUTOBUS JASANGARRIAK HORNITZEKO BI KONTRATU ESKURATU DITU BARTZELONA ETA DORTMUND HIRIETARAKO

CAF Taldeari esleitu dizkiote Espainian eta Alemanian zero isurpeneko eta isurpen gutxiko autobusak hornitzeko beste bi kontratu. Alde batetik, aurtengo urtearen amaieratik hasita, Bartzelonarako 87 ibilgailu hibrido hornituko ditu. Bestalde, Alemaniako Dortmund hirirako 30 autobus elektriko hornitzea hitzartu du. Bi proiektuen zenbateko osoa 60 milioi euro ingurukoa da.

 

Solaris Europa mailan liderra da zero isurpeneko autobusen salmentari eta produkzioari dagokienez. Azken urteotan, gainera, Espainiako merkatuan segmentu horren baitan garatutako proiektuei dagokienez igoera handia izan du. 

 

Aipatutako lehen kontratuak zerbitzua Kataluniako hiriburuko metropoli eremuan eta inguruko barrutietan eskainiko duten 87 autobus hibridoren hornidura jasotzen du. Ibilgailuen flota hori AMB (Àrea Metropolitana de Barcelona) operadoreak kudeatuko du. Enpresa hori bera da hiriko eta udalerri mugakideetako hiriko garraioa kudeatzen duena. 

 

Urbino 12 modeloko ibilgailu hibridoak dira eta 2021eko martxoan AMBk Solarisi esleitu zizkion antzeko beste 30 autobusei elkartuko zaizkie. Gaur egun, Bartzelonako metropoli eremuan Solaris etxeko 100 autobusek baino gehiagok eskaintzen dute zerbitzua. Haietatik 90 ibilgailu inguru dira hibridoak, eta 19 elektrikoak. Teknologia mota horretan egindako inbertsio handi horrek baieztatu egin du hiriak garraiobide jasangarriagoaren alde egindako apustua eta 2021ean onartutako politikarekin bat dator. Izan ere, udalbatzak ordutik aurrera isurpen baxuko edo zero isurpeneko ibilgailuak bakarrik erostea erabaki zuen iaz. 

 

Bestalde, Solarisek Urbino 18 modeloko 30 autobus elektriko artikulatu hornituko dizkio Alemaniako Dortmund hiriari. Zehatzago esanda, hartzailea Dortmunder Stadtwerke AG operadore publikoa izango da. Enpresa horrek hiriguneetan zarata eta ingurumeneko kutsadura gutxitzea helburu duen epe luzerako plana jarri du abian. 

 

Horiexek izango dira Ipar Renania-Westfaliako hiriburuko operadore horren flotako Solaris etxeko lehen autobus elektrikoak. Izan ere, aurretik ere jaso izan ditu motor konbentzionalekin ekipatutako Solarisen hainbat autobus. 

 

Dortmundeko flotara gehituko diren Solarisen autobus elektrikoek, beste hainbat soluzio berritzailez gain, ibilgailu barruan erosotasun termikoa izango dute klimatizazio eragingarriaren eta ekologikoaren bidez. Horretarako, ibilgailuek bero-ponpa bat izaten dute eta horrek kanpoko berotasuna aprobetxatzen du ibilgailu barrualdean giro-tenperatura egokia lortzeko. Soluzio horri esker, ibilgailuaren energia-eragingarritasuna handitu egiten da eta horrek gidatze-autonomia handiagoa dakar berekin. 

 

Horrekin lotuta, azpimarratu beharrekoa da Alemaniako merkatua dela autobus elektrikoen matrikulazio-bolumenari dagokionez bigarren handiena. Gaur egun, propultsio mota horrekin mugitzen diren 250 autobus baino gehiago ditu Alemanian. Beste hitz batzuetan esanda, merkatu horretan Solarisek duen kuota % 20 baino gehiagokoa da eta laster gehituko zaizkie azkenaldian Solarisi esleitu dizkieten proiektuetako ibilgailu elektriko berriak. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.