Prentsa-oharrak

2022/04/29

CAF-EK BI KONTRATU SINATU DITU GRANADA ETA MILAN HIRIEKIN

CAF Taldeak hiriko mugikortasun jasangarriaren arloan beste bi kontratu lortu ditu. Alde batetik, Granadako Metroak beste behin bere konfiantza jarri du CAFengan lehendik adostutako unitateei elkartuko zaizkien beste 8 unitate hornitzeko; eta, bestetik, AT Milano enpresak Solaris autobusen flota handituko du 75 unitate elektriko gehiagorekin. Bi proiektuen zenbateko osoa 80 milioi euro baino gehiagokoa da. 

 

 

CAF-ek Granadako Metrorako zortzi tren berri hornituko ditu 

Granadako Metroak CAF aukeratu du hiri-sarerako 8 unitate berri hornitzeko. Tren horiek gaur egun zerbitzua ematen duten 15 unitateei gehituko zaizkie. 

 

Unitate berriak lehen CAFek aurretik hornitutakoen antzekoak izango dira; guztira, 221 bidaiarirentzako edukiera izango dute, eta zirkulaziorako gehieneko abidadura 70 km/h-koa izango da. Kontratua formalizatzen denetik zenbatzen hasita, unitateak 22 hilabeteko epean entregatzeko akordioa jasotzen du. Horrek guztiak metropoliko bidaiarien eskaera ugaritu izanari erantzuna emango dio eta, gainera, zerbitzuaren kalitatea nabarmen hobetuko du.

 

Trenen flota handitzeko proiektuaren helburua da garraio-edukiera nabarmen handitzea, eskuragarri jarritako plaza kopurua eta geltokietatik igarotzeko maiztasuna ugarituta. Bestalde, trenen konposizio bikoitzak erabili ahal izango dituzte eskaera handieneko uneetan eta intentsitate handieneko zerbitzu berezietan. Parke mugikorra handitzeko proiektu horri esker, Granadako Metroko sareko plangintzan jasotako hurrengo handitze-lanei aurre egin ahal izango die. 

 

 

Milan hiriak Solarisen beste 75 autobus elektriko jasoko ditu 

Bestalde, Italiako ATM Milano operadoreak CAF Taldeari esleitu dio 250 autobus elektriko arte hornitzeko 2019. urtearen erdialdean sinatutako esparru-akordioaren baitan autobus elektrikoen beste eskari bat. Huraxe izan zen, hain zuzen ere, Solarisek ordura arte irabazitako ibilgailu elektrikoen kontratu handienetako bat. 

 

2030. urterako hiriko diesel-autobus guztiak desagerraraztearekin lotuta Italiako operadoreak ezarritako helburua baieztatu du kontratu honek. Hala, 75 unitateko eskari berri honi esker (dagoeneko AT Milanori entregatutako 140 autobusei elkartuko zaizkie), Solarisek mugikortasun jasangarriagora bideratutako garraio-eraldaketarekiko bere gain hartutako konpromisoa berretsi du. 

 

Urbino 12 modeloko autobusak dira eta 2022ko bigarren seihilekoan entregatzea aurrez ikusi dute. Sonoritate baxua, bibrazioaren murrizketa eta, batez ere, isurpenik eza dira ibilgailu horien ezaugarri nagusiak eta horiek guztiek Italiako hiriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute. 

 

Era berean, aipatu beharrekoa da Solarisek Milango operadorearekin duen lankidetza oso garrantzitsua izan dela azken urteotan. Elkarlana 2014an hasi zuten eta, ordutik, Solarisek 300 ibilgailu baino gehiago (200 trolebus eta autobus elektriko inguru barne) hornitu dizkio Milan hiriari. Horrez gain, kontratu berri horrek Italiako elektromugikortasunaren arloan Solarisek duen lidergoa baieztatu du; izan ere, gaur egun, Italiako hirietan zirkulatzen duten autobus elektrikoen erdia baino gehiago dira CAF Taldeak hornitutako ibilgailuak. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.