Prentsa-oharrak

2022/06/20

FRANTZIAKO MONTPELLIER MÉDITERRANÉE MÉTROPOLEK CAF AUKERATU DU 60 TRANBIA HORNITZEKO

CAF Taldeak beste arrakasta bat lortu du Frantzian Okzitania eskualdean dagoen Montpellier Méditerranée Métropole metropoli eremurako tranbien flota berria hornitzeko aukeratu dutelako. Eremua Montpellier hiriaren inguruan dago eta zonaldeko 31 udalerri eta milioi erdi bat biztanle inguruko populazioa du. Zehatzago esanda, CAF 60 tranbiako hornidura-proiektua garatzeko aukeratu dute eta etorkizunean unitate kopurua beste 17 tranbiarekin handitzeko aukera jaso da. Eragiketaren bolumena 200 milioi euro baino gehiagokoa da. Eragiketaren bolumena 200 milioi euro baino gehiagokoa da. 

 

Tranbiak Montpellierreko Transports de l'agglomération (TaM) enpresari hornituko zaizkio. Garraio publikoko enpresa hori da gaur egun sareko lau tranbia-lineak eta metropoliko autobusen zerbitzu publikoko 36 lineak eta partekatutako bizikleten sistema operatzen dituena. Aurreikuspenen arabera, tranbia berriek Odysseum merkataritzagunea Mossonekin lotzen duen 1. linean eta laster erabilgarri egongo den eta Lavérune, Montpellier, Clapiers, Montferrier-sur-Lez eta Prades-le-Lez udalerriak zeharkatuko dituen 5. linea berrian eskainiko dute zerbitzua.

 

Esleipena Frantziako aglomerazio dinamikoenetako bateko asmo handiko Mugikortasun Planaren baitan kokatu behar dugu. Hain zuzen ere, plan horretan aurrez ikusitakoaren arabera, garraio publikoa pixkanaka doako bihurtuko da metropoliko bizi-kalitatea nabarmen hobetzeko eta eragingarriagoa eta jasangarriagoa den garraiobidea ezarrita klima-aldaketaren aurka borroka egiteko helburuarekin. 

 

Oinarri-kontratuak CAFen Urbos plataformako 7 moduluko 60 tranbiaren hornidura jasotzen du. Horien diseinuaren ezaugarriak dira energia-eragingarritasuna, fidagarritasun maila altua eta bidaiarien erosotasun handia. Horixe izango da aurten, orain arte, tranbiei dagokienez Frantzian izan den kontratu handiena, eta horrek agerian utzi du CAF dela segmentu horretan mundu mailako merkatuko liderretako bat. Izan ere, ez dugu ahaztu behar CAFeko tranbiak mundu osoko hiri askotan ikus ditzakegula eta horien artean hauek aipa ditzakegu: Amsterdam, Budapest, Boston, Pittsburgh, Kaohsiung, Maurizio, Nantes, Belgrad, Utrecht, Edinburgh edo Stockholm. 

 

Horrek guztiak agerian utzi du CAFek Frantziako merkatuaren alde egindako apustu irmoa; hain zuzen ere, azken urteotan kontratu kopuru handia garatu du bertan. Horien artean, azpimarratu beharrekoa da RATPek eta SNCFk batera operatzen duten Pariseko RER B aldiriko linearako 146 treneko hornidura esleitu ziotela iaz kontsortzio bidez. Horrez gain, SNCFrentzat eskualdeko 28 treneko kontratua eskuratu zuen (beste 75 tren hornitzeko aukera ere jasotzen du kontratuak), Nantes, Besançon eta St. Etienne hirietarako tranbiak hornitzeko proiektuak eskuratu zituen eta Lyoneko metroko D lineako trenen flota birgaitzeko kontratua ere eskuratu zuen. 

 

Amaitzeko, gogoan izan behar dugu CAF gaur egun Frantziako Alsazia eskualdean dagoen Reichshoffeneko fabrikazio-lantegia erosteko azken faseetan sartuta dagoela. Horrek Frantzian duen posizioa sendotuko luke enpresaren hazkunde-estrategiaren arabera. Aldi berean, horren bidez, bere gaitasun teknikoa eta produkzio-ahalmena handituko lituzke sektoreko merkatu handienetako batean eta Reichshoffeneko lantegiko jarduera dagoeneko CAFek martxan duen Bagnères de Bigorreko lantegikoarekin bateratuko luke eta herrialdeko tren arloko bigarren erreferente industrial gisa duen posizionamendua sendotuko luke. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.