Prentsa-oharrak

2022/07/22

CAFI TALDEARI BESTE BI KONTRATU ESLEITU DIZKIOTE ATENAS ETA SEVILLA HIRIETARAKO

Beste behin, Europako bi hirik CAF aukeratu dute hiriko garraio publikoko zerbitzua hobetzearekin lotutako bi kontratu gauzatzeko. Alde batetik, Atenaseko 1. linean operatzen duten metro arineko unitateak birgaituko ditu Taldeak eta, bestetik, Sevilla hirirako tranbia berriak hornituko ditu. Bi proiektuen zenbateko osoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da.

 

ATENASEKO METROKO 1. LINEAKO 14 UNITATE BIRGAITZEKO LANAK

STASY SA operadoreak, Atenas hiriko garraioa kudeatzeaz arduratzen denak, CAF Taldea hautatu du gaur egun Greziako hiriburuko metroko 1. linean dabiltzan 14 metro-unitateak birgaitzeko. Proiektuaren lizitazio-aurrekontua 70 milioi eurokoa da eta horixe izango da enpresak Grezian lortu duen lehen kontratu esanguratsua.

Atenaseko metroko 1. linea da hiriko metro-sareko zaharrena eta linea berdea ere deitzen zaio. Pireo hiria hiriburuaren iparraldean dagoen Kifisiá gertuko herriarekin lotzen du. Unitateak birgaitzeko proiekturako 34 hilabeteko gauzatze-epea ezarri du kontratuak. Unitateak 1983 eta 1985 urteen artean jarri zituzten zirkulazioan eta kontratuaren helburua da beste 25 urtez modu eragingarrian opera dezaten unitateak berritzea.

Unitateetan egingo dituzten lanek trakzio-ekipoa ordezkatzea jasoko dute eta lan hori CAF Power & Automationek egingo ditu. Hala, kontsumoari dagokionez eragingarritasun handiagoko motor moderno berriak gehituko dituzte. Bestalde, hainbat sistema berrituko dira: balazta- ekipoarekin, ibilgailura sartzeko ateen kontrolarekin edo bidaiariarentzako informazio- sistemarekin lotutakoak, besteak beste. Horrez gain, proiektuaren helburuak treneko irisgarritasuna hobetzea eta unitateen interiorismoa berritzea jasotzen du. Era berean, desgaitasuna duten bidaiarientzako eremuak gehituko dira bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna hobetu ahal izateko.

Enpresaren birgaitze-lanetako negozioan sartuta dagoen proiektua da. Hain zuzen ere, jarduera azken urteotan hazten ari da honako hauentzat garatutako proiektuei esker: Medellineko metroa, Lyongo metroa, Pariseko RER A trenak edo Kairoko metroko 23 unitate birgaitzeko azaroan esleitutako kontratua, Mitsubishi Corporation enpresarekin, esate baterako. Azken horrek, gainera, linearen mantentze-lanetarako depositu berriaren egokitzapena jasotzen zuen.

 

TRANBIEN HORNIDURA SEVILLA HIRIRAKO

Sevillako Udalak atzo esleitu zion CAFi hirirako bi unitate berri hornitzeko eta 30 urtez haien mantentze-lana egiteko kontratua. Hitzarmenak, gainera, entregatu beharreko unitate kopurua handitzeko aukera ere jasotzen du.

CAFek TUSSAM operazioen enpresari hornituko dizkion tranbiak % 100ean zoru baxukoak izango dira eta 5 modulu izango dituzte. Ibilgailuak tren barruan energia biltegiratzeko sistemarekin ekipatuta egongo dira. Horri esker, geltokien artean linea elektrikorik gabeko tarteetan funtziona dezakete eta horrek tranbia Sevilla hirian hobeto integratzea eta energia- eragingarritasuna handitzea ahalbidetzen du. Izan ere, hirigune historikoan tranbiak izan dezakeen inpaktu bisuala gutxitzen da geltokien artean katenariarik gabe zirkulatuta.

Sevillako Metrocentro 2007an inauguratu zuten garraio publikoko sistema da eta Andaluziako hiriko erdigunea zeharkatzen du San Bernardoko tren-geltokiko trukagailua hiriko erdigune historikoan dagoen Plaza Nueva plazarekin lotuta. Unitate berriak 2023ko amaieran entregatzea aurrez ikusi dute eta aurretik ere CAFek hornitutako 4 unitateek osatzen duten sareko egungo flotari gehituko zaizkie.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.