Prentsa-oharrak

2022/09/02

CAF TALDEA HAUTATU DUTE BOSTON HIRIRAKO (ESTATU BATUAK) 102 LRV HORNITZEKO

Boston hiriko prentsak jakinarazi du abuztuaren 31n, The Massachusetts Bay Transportation Authorityko (MBTA) Zuzendarien Kontseiluak adostu zuela CAF USAri esleitzea Boston hiriko Green Linerako 120 LRV hornitzeko proiektua, 811 milioi dolarreko aurrekontuarekin. Oinarrizko kontratuaren barruan daude 102 ibilgailuen fabrikazioa, gidatzeko bi simulazio, parkeko piezak, tresna bereziak eta hornitutako ibilgailuen probetarako ekipoak, baita 3 urterako berme-zerbitzua ere. Halaber, kontratuak ibilgailu eta ekipamendu gehigarriak erosteko aukera jasotzen du, eta MBTAk datozen bi urtetan gauzatu ahal izango du. 

 

MBTA Boston inguruan garraio publikoaren zerbitzu gehienak operatzeko erantzukizuna duen agentzia publikoa da. CAF Taldeak hiri horretan egiten duen bigarren proiektua da; izan ere 2014an, MBTAk CAF USAri esleitu zion Tupe 9 izeneko 24 LRV fabrikatzea. Egun Green Line horretan martxan daude ibilgailuak, Hala, CAF Taldearekin duten konfiantza osoa berretsi dute. Lineak 30 kilometro baino gehiago ditu eta 4 adarretan dago banatuta. Massachusettseko hiriburuan eraiki zen lehen linea da eta zati batzuk XIX. mende amaierakoak dira. Estatu Batuetako lur azpiko lehen linea da. 

 

Type 10 izeneko unitate berriek egun linean dauden Type 7 eta 8 motakoak ordezkatuko dituzte. 7 modulu izango dituzte, % 100 zoru baxukoak izango dira eta mugikortasun murriztua duten bidaiarientzako eremuak izango dituzte. Hala, ibilgailuaren gaitasuna eta irisgarritasuna handituko da. 

 

Konpainiak urteak daramatza Estatu batuetako merkatuan. CAFek instalazio produktiboa du Estatu Batuetan, Elmira udalerrian (New Yorkeko Estatua), eta hainbat proiektu garatu ditu herrialdean. Nabarmentzekoak dira Washington hiriko metrorako hornitutako 96 unitateak, Amtrak operadorearentzako bidaiarien 130 kotxeak, Kansas City eta Cincinnati hirietako tranbiak, eta Houston, Sacramento, Pittsburgh eta Bostonerako LRVak.  

 

Egun Kansas City hiriko tranbia-sarea handitzeko tranbia berrien hirugarren eskarian eta Maryland hirirako LRVen proiektuan murgilduta dago CAF. Azken proiektu horren barruan 26 LRV fabrikatuko dira Purple Line izenez ezaguna den linearako, eta 30 urtez sistemaren operazioa eta mantentze-lanak kudeatzeko erantzukizuna ere barne hartzen du. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.