Prentsa-oharrak

2022/09/12

CAF-EK IRAILEKO ITZULERA ONA BERRETSI DU ALEMANIAN ETA AUSTRALIAN LORTUTAKO BESTE BI KONTRATUREKIN

Hannover eta Canberra hirietarako bi kontratu dira eta haien bolumen orokorra 220 milioi eurotik gorakoa da. Kontratu hauek enpresaren eskarien zorro garrantzitsua indartu dute; urteko lehen seihilekoa ixterakoan 10.700 eurotik gorako kopuru-marka zuen. 

 

 

42 LRV-REN HORNIDURA HANNOVERRERAKO 

ÜSTRA Hannoversche Verkehrsbetriebe AG Hannover hiriko garraio publikoaren operadoreak CAF aukeratu du TW 4000 izeneko 42 LRV hornitzeko. Kontratuak fabrikatzeko LRVen kopurua 233 unitate gehigarritaraino handitzeko aukera jasotzen du. 

 

Aurreikusita dago lehen ibilgailuak 2025eko bigarren seihilekoan sartzea Stadtbahnen sarean. Hannover Saxonia Behea estatu federatuko hiriburua da eta milioi bat biztanle baino gehiago ditu metropoli-barrutian. Herrialdeko industriaren eta zerbitzuen erdigune garrantzitsuenetako bat da. 

 

Hannoverrek kontratu honekin duen helburua egungo flota modernizatzea da; izan ere, TW 6000 eta TW 2000 aurreko modeloak ordezkatuko dituzte. Halaber, abangoardiako teknologiari eta ibilgailuen pisuaren murrizketari esker energia-kontsumoa murrizteko LRV modernoak izateko xedea ere badu, aurreztea ahalbidetzeko. Aldi berean, bidaiarien esperientzia hobetu egingo da ibilgailurako irisgarritasunari, bidaiarien informazio-sistemari eta erosotasunari dagokienez. 

 

Azken hilabeteetan CAFek mugarri garrantzitsuak lortu ditu Alemaniako merkatuan, munduko trenen merkatu irisgarririk handienean. Izan ere, VRR eta NWL Alemaniako garraioaren autoritateekin bateria bidezko 63 tren hornitzeko kontratua sinatu du, Essen eta Bonn hirietarako LRV unitateen eskariak izan ditu eta Friburgoko tranbia eta Schönbuchbahnerako EMU unitateak egingo ditu. Halaber, aipatu behar dugu Talent 3 trenen plataformako jabetza adimenduna erosi berri duela. Alemaniako eta Europa erdialdeko merkatuetara bideratuta dago plataforma eta ingeniaritzako funtsezko langileak ditu; hortaz, merkatu horietan CAFek dituen gaitasunak sustatuko ditu. 

 

 

CANBERRARAKO (AUSTRALIA) KONTRATUA HANDITZEA 

Bestalde, Canberrako tranbiaren operadorea den Canberra Metro Operations enpresaren bidez, Australian Capital Territoryk CAFengan jarri du konfiantza beste behin 5 tranbia gehigarri hornitzeko. Tranbia horiek OESS (On Board Energy Storage Systems) sistema izango dute, katenariarik gabe funtzionatzeko. 5 tranbia horiek aurretik Australiako hiriburuan entregatu ditugun 14ei gehitu behar zaizkie. Akordioak, gainera, unitate berriak mantentzea ere jasotzen du, bai eta aurretik entregatutako flota eguneratzea ere, OESS metatze-sistemarekin parekatzeko, ibilgailu berriek izango dutenaren antzekoa. Horri esker, ibilgailu-flota osoak katenariarik gabe jardun ahal izango du hiriko tren arinaren linean. 

 

Tranbia berriak Gungahlin ingurua hiriaren erdigunearekin lotzen duen linean ibiltzea dago aurreikusita, baita linearen etorkizuneko luzapenean ere. Hala, espero duten eskariaren igoerari erantzungo diote. 

 

Halaber, aipatu behar dugu CAFek Nwecastlei hornitu zion tranbiaren (Australiako katenariarik gabeko lehen tranbia jarri zuen zerbitzuan 2019n) eta Parramattakoaren ondoren (2023-2024 abian jartzea dago aurreikusita), hau izango dela CAFek OESS sistemarekin egiten duen tranbien hirugarren proiektua herrialdean. Hala, enpresak Australian duen presentzia indartu du hirietako garraio jasangarriaren merkatuan dagoen teknologiarik berritzaileenetako batekin, eta Australiako garraio-erakundeek CAFengan duten konfiantza berretsi du. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.