Prentsa-oharrak

2022/09/14

CAF TALDEAK JASANGARRITASUNEAN PLATINOZKO DOMINA OSPETSUA LORTU DU

CAF Taldeak platinozko domina lortu du Ecovadis erakundeak egindako jasangarritasunaren kudeaketaren ebaluazioan, eta sektoreko jarduera oneneko konpainien artean kokatu da. Taldeak azken urteotan izan duen bilakaera gero eta handiagoa izan da, eta horrek berretsi egiten du iraunkortasunaren aldeko konpromiso irmoa hartu dela ardatz estrategikoetako bat bezala. Enpresa ingurumen-gaietan, lan-praktiketan eta giza eskubideetan, etikan eta erosketa jasangarrietan politika, jarduera eta emaitzetan ebaluatu da. 

 

Ecovadis Railsponsible sektore-ekimeneko kideek hautatutako iraunkortasuna ebaluatzeko plataforma da. CAF taldea trenbide-industriaren balio-katean zehar praktika jasangarriak garatzea ardatz duen ekimen hontako kide da. Ebaluazioa CAF taldearen kokalekuei, sektoreari eta dimentsioari egokitutako galdetegi batean oinarrituta egiten da. Galdetegi horretan 21 iraunkortasun alderdi ebaluatzen dira, nazioarteko arau, erregulazio eta estandar zorrotzenekin bat datozenak; besteak beste, Global Reporting Initiative (GRI), International Labour Organization (ILO), UN Global Compact eta ISO 26000. Aditu espezializatuek ebaluatzen dituzte erantzunak, eta arreta berezia jartzen dute dokumentu-ebidentziak koherenteak eta berriak izan daitezen, eta arlo bakoitzeko politikak, ekintzak eta emaitzak berrikusteko dinamika bat erakuts dezaten. 

Deskargatu prentsa-oharra[PDF 145.94 Kb]
Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.