Prentsa-oharrak

2022/09/15

BESTE LORPEN BAT FRANTZIAN: CAF-EK 15 TRANBIA HORNITUKO DIZKIO MARSEILLARI

Marseillako garraio publikoaren sare osoa kudeatzen duen RTM (Régie des Transports Métropolitains) enpresak CAF aukeratu du 15 tranbia hornitzeko. Kontratuak (57 milioi euro balioa du), gainera, hurrengo zabalpenen arabera tranbia kopurua handitzeko aukera ere jasotzen du. 

 

Marseilla da, Parisen ondoren, biztanle gehien duen Frantziako bigarren hiria. Gainera, hango portua da maila komertzialean Europa osoko garrantzitsuena. Bertan, RTM enpresak, hiru tranbia-lineez gain, bi metro-lineak eta metropoli-eremuko ferryen eta autobusen zerbitzuak ere kudeatzen ditu. 

 

Urbos plataformako tranbia berriak 7 modulukoak izango dira 42,5 metroko luzerarako eta gaur egun hirian zerbitzua ematen duten ibilgailuen antzeko diseinua izango dute: historikoki Marseillaren identifikazio-ikur izan diren itsasoko elementuak gogora ekartzen dituen estetika. Aurreikuspenen arabera, CAFek hornitutako unitateek sareko 3 lineetan funtzionatuko dute. Gainera, T3 linea laster hiriko iparralderantz eta hegoalderantz luzatzea aurrez ikusi dute. 

 

Proiektua Aix-Marseilla-Proventza metropoliko mugikortasun-agendaren eta garraio-planaren baitan sartuta dago. Horren helburua da bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea garraio publikoko zerbitzuak eta azpiegiturak hobetuta. Zehatzago esanda, tranbia-sarea zabaltzea eta, horren bidez, metropoliko mugikortasunaren bizkarrezur bihurtzea da inbertsio-programaren lehentasunezko helburuetako bat. 

 

Beste behin, CAFek Frantziako merkatuaren alde egindako apustua berretsi da. Hain zuzen ere, proiektu ugari garatu du bertan. Horien artean, azpimarratu beharrekoa da Pariseko RER B aldiriko linearako 146 treneko hornidura esleitu ziotela iaz kontsortzio bidez. Horrez gain, SNCFrentzat eskualdeko 28 treneko kontratua eskuratu zuen (beste 75 tren hornitzeko aukera ere jasotzen du kontratuak), Nantes, Besançon eta St.Etienne hirietarako tranbiak hornitzeko proiektuak eskuratu zituen eta Lyoneko metroko D lineako trenen flota birgaitzeko kontratua ere eskuratu zuen. Gainera, ezin dugu ahaztu ekainean Montpellier Méditerranée Métropolek 60 tranbia hornitzeko esleitutako kontratu esanguratsua. Hain zuzen ere, horixe izan da aurten orain arte Frantzian lortutako tranbia-kontratu handiena eta, kontratu berri honekin batera, agerian geratu da CAFek segmentu honetan mundu mailako merkatuan lider posizionamendu irmoa duela. 

 

Halaber, CAFek duela gutxi itxi du Frantziako Alsazia eskualdean dagoen Reichshoffeneko fabrikazio-lantegia erosteko akordioa. Neurri horrek Frantzian duen produkzio-gaitasuna indartu du herrialdean bideratzen ari den hazkunde-estrategiaren baitan. Lantegi horri eta CAFek Bagnères de Bigorren duen fabrikari esker, CAF herrialdeko tren arloko bigarren erreferente industrial gisa sendotu da. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.