Prentsa-oharrak

2022/10/11

RENFEk CAFi ESLEITU DIO BATERIEKIN EKIPATUTAKO 28 TREN ELEKTRIKOREN HORNIDURA

RENFEk gaur iragarri duen moduan, bere Administrazio Kontseiluak distantzia ertaineko zerbitzuetarako 28 tren elektriko hornitzeko kontratua CAFi esleitzea onartu du. Kontratuak, gainera, parkeko piezak hornitzea eta unitate horietako 17ren mantentze-lan integraleko zerbitzuak 15 urtez eskaintzea jasotzen du. Operazio horren guztizko bolumena 300 milioi euro ingurukoa izango da CAFentzat. 

 

Hitzarmenak, gainera, etorkizunean irismena handitzeko aukera posible batzuk ere jasotzen ditu eta horien artean dago beste 42 tren fabrikatzeko aukera. 

 

Proiektu horren bidez, RENFEk aurrera jarraituko du asmo handiko bere inbertsio-planarekin. Plan horrek bere tren-flotaren zati handi bat berritzea jasotzen du, baina, gainera, garraio jasangarriagoa lortu ahal izateko, unitate ekologikoagoen aldeko apustua egin du. 

 

CAFek fabrikatuko duen trenaren gehieneko abiadura 200 km/h-koa izango da eta nabarmendu beharrekoa da unitatearen ezaugarri interesgarrienetako bat izango dela ibilbide laburrak modu autonomoan egiteko gai izango dela; hau da, katenariarik ez duten sareko tarteetan edo, dagokionean, katenarian behin-behinekoz tentsiorik ez dagoenean, unitateek izango dituzten bateriei esker. Hain zuzen ere, CAFen azken proiektuetako batzuetan teknologia hori gehitu izanak berretsi du bidaiarien tren bidezko garraioaren deskarbonizazioari aurre egiteko CAF enpresak zero isurpeneko soluzioak garatzearen alde egin duen apustu irmoa. 

 

Kontratu berri honek, beste behin, agerian utzi du RENFEk CAF Taldearengan jarritako konfiantza, bi enpresek haien ibilbide luzean zehar izandako lankidetza estua sendotuta. Horren azken erakusgarria izan da bide estuko 37 tren hornitzeko proiektua, 2020. urtearen erdialdean esleitutakoa eta gaur egun CAF tren-operadorearentzat egiten ari dena. 

 

Era berean, CAFi aukera emango dio RENFErekin elkarlanean aritzeko material ibilgarriko bere parkea modernizatzen. Tren horiek punta-puntako aurrerapenak izango dituzte arlo teknologikoan eta bidaiariarentzako irisgarritasunari eta ibilgailu barruko erosotasunari dagokienez. Hain zuzen ere, irisgarriak izango dira mugigarritasun murriztuko pertsonentzat, eta erabat egokituta egongo dira ikusmen- edo entzumen-desgaitasunen bat dutenentzat. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.