Prentsa-oharrak

2022/11/10

SERCO-K LEADMIND ERABILTZEN DU CALEDONIAN SLEEPER-EAN ZERBITZUAREN BIKAINTASUNA BERMATZEKO.

CAF-en plataforma digitalaren datu prozesagarriak, Eskozia eta Londres arteko etenaldirik gabeko gaueko zerbitzurako. 

 

Serco Caledonian Sleeper (SCS), Londres eta Eskozia arteko gaueko tren zerbitzua da. Flota honek, Glasgow, Edinburgo, Aberdeen, Inverness eta Fort William hiriak, Londres hiriburuarekin lotzen ditu; helburu nagusietako bat, gau osoan zehar bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna bermatzea izanik. 

 

Flota honen berezitasuna konposizioak, bidaiaren arabera, aldakorrak direla da. Konposizio bat hiru zatitan bana daiteke zerbitzuan zehar Highland-etako helmugei zerbitzua emateko. Konposizioen aldakortasun honek asko zaildu zuen informazioaren kudeaketa LeadMind sistemaren ezarpenean. 

 

SCS Mk5 Sleeper flotan LeadMind ezartzeak, tren barneko sistemek sortutako zuzeneko aldagai anitz zein historiko eta alarmetara sarbidea ahalbidetu du; produktu konplexua hau kudeatzeko ezinbesteko irizpidea izanik.  

 

"Serco Caledonian Sleeper-ek orain LeadMind-en denbora errealeko datuak erabiltzeko gaitasuna du; zerbitzuan dauden flotak kontrolatzeko, arazoak identifikatzeko eta gure tren-kudeatzaileei ingeniaritza-laguntza maila hobea emateko. LeadMind-ek gainera, denbora errealeko alertak sortzeko aukera ematen du sistemaren aldagai espezifikoetan oinarrituta, gure gaueko zerbitzuaren fidagarritasuna hobetuz. CAF Digital Services taldearekin batera lanean jarraitzen dugu oinarrizko produktua gehiago garatzeko eta fidagarritasuna ematen diguten hobekuntzak aurrera eramateko”. - Graham Eastwood, Tailer Kontratuen burua. 

 

Zuzeneko Telemetria bezalako funtzioek, SCS-ri autoak zerbitzua gelditu gabe eta tailerrera iritsi aurretik aztertzeko gaitasuna ematen diote; anomalien diagnostikoa eraginkorragoa eginez eta mantentze plangintza optimizatuz. 

 

CAFeko plataforma digitalarekin bidaiarien zerbitzua indartuz, SCS-k konpromiso handia erakusten du. LeadMind teknologia aplikatuz, zerbitzuaren erabilgarritasuna, erosotasuna eta segurtasuna optimizatzen ditu.  



Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.