Prentsa-oharrak

2023/01/27

BWB IZENDATU DUTE ERRESUMA BATUKO AHOLKULARITZA HANDIEN ARTEAN ONENA

2023ko urtarrilaren 19an, Erresuma Batuko Aholkularitza eta Ingeniaritza Elkarteak CAF taldeko BWB Consulting enpresari eman zion Erresuma Batuko Aholkularitza Handien artean enpresa onenaren saria Ingeniaritzako eta Aholkularitza-enpresetako urteko sarietan. Hautagaien artean, gainera, sektore horretako enpresa esanguratsu eta ezagunenetako batzuk zeuden. 

 

Prestigio handiko sari horiek ingeniaritza eta eraikuntza arloko aholkularitza-enpresen arloko pertsona, proiektu eta enpresa aipagarrienak saritzen dituzte urtero. 

 

BWBko CEOak, Steve Woolerrek, honela laburbildu zuen sariek duten garrantzia: “Sari honek BWBren 'adin-nagusitasuna’ islatzen du zentzu askotan. Erresuma Batuko aholkularitza-enpresen lehen dibisioan lehiatzeko gaitasuna dugula frogatzeaz gain, bertan nabarmentzeko gai garela erakutsi dugu. Sari entzutetsu horrek enpresak bizi duen hazkundea, lorpen komertzialak eta dibertsifikazioa aitortu ditu. Horren guztiaren oinarria dira azpiegituren eta trenen sektoreak izandako arrakasta eta proiektu adierazgarrienak garatzeko garaian bezero handiek enpresan jarritako konfiantza."

 

Gainera, BWBk duela gutxi jaso du Investors in Peopleren aitorpena pertsonen eta kultura korporatiboaren garapenean izandako lorpen bikainak direla eta: Platino maila. Hain zuzen ere, aitorpen hori lortu duen Erresuma Batuko ingeniaritzako aholkularitza-enpresa handi bakarra izan da. 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.