Prentsa-oharrak

2024/04/16

FCH2Rail. Hidrogeno bidezko lehen trena probak egiten ari da Portugaleko trenbide-sarean.

FCH2Rail Europako proiektuak, hidrogeno bidezko erregai-pilak erabiltzen dituen erakusketa-tren bimodala garatzen ari denak, arrakastaz amaitu ditu Portugalen egindako probak. Apirilaren 3tik 6ra bitarte, hidrogeno bidezko trenak Minho linea zeharkatu zuen eta, hala, hidrogeno bidezko Portugalgo lehen trena izan zen. Proba horiei esker, FCH2Rail proiektuak beste mugarri bat lortu zuen; izan ere, Europako bigarren herrialde batean hidrogeno bidezko erakusketa-trenarekin zirkulatzeko baimena jaso zuen proiektuak. 


Portugalen egindako probak 2023ko maiatzean Espainiako trenbide-sarean abian jarri zen zabaldutako proba?kanpainari lotuta daude. Orain, Portugalen egindako proba horien ostean, trenak hidrogeno moduan dagoeneko 8.500 km baino gehiago egin ditu. Proba horien helburua da hidrogeno eta baterien sistema osoaren eta garatutako energia kudeatzeko sistemaren portaera eta fidagarritasuna ebaluatzea. Ibilbide eta linea askotan probak eginda, teknologia honek diesel-trenen alternatiba gisa eskaintzen duen ahalmena erakutsi nahi da eta, horren bidez, tren bidezko garraio-sistema garbiagoa eta jasangarriagoa lortzen lagundu. 


Proiektu honek izandako arrakastak berretsi eta indartu egin du FCH2Rail kontsortzioak hidrogeno bidezko trenak garatzearen alde egindako apustua. Hain zuzen ere, proiektua ingurumena errespetatzen duten mugikortasun-soluzio gisa garatu du. Proiektuaren kontsortzioa honako enpresa hauek osatzen dute: Portugalgo azpiegituren enpresak (IP), CAF, Adif, Renfe, Alemaniako Zentro Aeroespaziala (DLR), Toyota Motor Europe, Espainiako Hidrogenoaren Zentro Nazionala (CNH2) eta Stemmann Technik. Proiektua European Clean Hydrogen Partnershipek finantzatu du. 


Portugalen egindako proben fase honetan, beste enpresa batzuen laguntza ere jaso zuen proiektuak. Horietako bat izan da, adibidez, STELLANTIS, trenari erregaia hornitzeko Porriñon (Pontevedra) dituen instalazioen erabilera laga baitu. Bestetik, MEDWAYk probetarako trenaren operaziorako tren-gidariak utzi ditu eta IBERDROLAk, aldiz, ibilbideko proba horietarako hidrogeno berdea hornitu du. 

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.