Tren-gurpilen biltegia

ERRODAJE-EKIPOAK ETA -OSAGAIAK

GURPILAK

Tren-gurpila da gure errodaje-sortako produktu izarra. 2006tik 2011ra bitartean erositako instalazioei esker, CAF gai da mota guztietako gurpilak egiteko, nazioarteko merkatuetan bete beharreko araudiak betez.

Instalazio horietan, forjaketaren mekanizazio- eta egiaztapen-zelulen lerro automatiko berriak daude, eta merkatuko zehaztapen, segurtasun eta kalitate handiena ematen diote CAFi. Horrek guztiak balio izan dio CAFi gaur egun abiadura handiko trenen eta tren-makinen segmentuetako erreferentziazko hornitzailea izateko Europan. Ibilgailu-mota askorentzako gurpilak emateaz gain, hauek sartzen dira gure gurpil-sortan:

  • Gurpil elastikoak, zaratak eta bibrazioak moteltzeko.
  • Disko-balazta txertatua duten gurpilak.
  • Gurpil intsonorizatuak.
  • Segurtasuneko eta balaztatzeko gurpilak, gurpil pneumatikodun metropoli-zerbitzuko trenentzat.
  • Tentsio txikiko gurpilak.
Tren-ardatza

ARDATZAK

CAFek hainbat ardatz-mota eskaintzen ditu askotariko tren-materialetarako: abiadura handiko eta zabalera aldagarriko tren-makinak eta trenak, eskualdeko trenak, aldirikoak, metroak, tranbiak eta merkantzia-bagoiak.

Erantzukizun handiko produktu bat da, diseinu- eta fabrikazio-prozesuetan aldakortasun handia duena, herrialde batean eta bestean dauden joeren arabera.

CAFek, urtetan, nazioarteko arauek eskatutakoaren arabera hornitu ditu ardatzak, eta, horri esker, modu pribilegiatuan kokatuta dago fabrikazio-konplexutasun handieneko ardatzen merkatuan.

Hauek sartzen dira gure ardatz-gorputzen sortan:

  • Ardatz hutsak.
  • Ardatz estaliak (hotzeko gainazal-ijezketa).
  • Molibdenozko proiekzio termikoa duten ardatzak.
Ardatz muntatu baten osaera

ARDATZ MUNTATUAK

CAFek hainbat ibilgailu-motatarako ardatz muntatuak ematen ditu; besteak beste, munduko material gurpildunen fabrikatzaile garrantzitsuenen azken belaunaldiko abiadura handiko trenetarako.

Zehazki, hauek sartzen dira ardatz muntatuen eskaintzan:

  • Abiadura handi eta abiadura oso handiko trenetarako ardatz muntatuak.
  • Tren-makinetarako, autoeragileetarako, metroetarako eta aldiriko trenetarako ardatz muntatu motorrak.
  • Bidaiari-kotxeetarako, posta-furgoietarako eta mota guztietako bagoietarako ardatz muntatu gidatuak.
  • BRAVA sistemarako zabalera aldagarriko ardatz muntatuak.

Gure esperientzia eta instalazio modernoak elkarturik, eskaintza zabala egiteko gai gara: abiadura handiko material gurpildunetarako ardatz muntatuetatik hasi, eta zoru baxuko tranbien zubietaraino, erreduktoreen muntaketa barnean dela.

Langile bat erreduktore bat leuntzen

ERREDUKTOREAK

CAFek eskarmentu eta jakintza handia du erreduktoreak sortzeari, garatzeari, baliozkotzeari eta muntatzeari dagokienez.

Askotariko tren-materialetarako hainbat motatako erreduktoreak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei:

  • Kono-formakoak.
  • Paraleloak (1 edo 2 etapa).
  • Erdiesekiak.
  • Esekiak.
  • Kono-formakoak – Paraleloak.
  • Kono-formako erreduktore paraleloak.
  • Askotariko aplikazioetarako (tranbia, metro, EMU, DMU, Loco eta AHTak).

Ardatz muntatuaren hornikuntza osoaz arduratzeko gai den merkatuko hornitzaile bakarra da CAFen Errodaje Unitatea, eta, prozesu horretan, arrisku logistikoak minimizatu, eta berme handieneko produktuak ematen ditu.