CAF Power & Automation-ek garatutako asmo handiko ekimen bat da, eta produktu eraginkorragoak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak eskaintzen ditu.
Gaur egun, kutsatzen ez duen garraio baterantz ari da eboluzionatzen trenbide-sektorea. Hala ere, badaude hobetu beharreko alderdi batzuk, hala nola ibilbide bereko energia-kontsumoa erregulatzea, katenariak ingurumenean izan dezakeen eragina, trenaren egoera desberdinetan energia erregulatzea…
Besteak beste, katenariarik gabe zirkulatzeko eta balaztatzean energia berreskuratzeko ari da lanean CAF Power & Automation, hirietako ingurumen-inpaktua hobetu dadin.
Gure teknologia zenbait herrialdetan hornitu eta egiaztatu da, eta, horri esker, aitzindariak gara trenbide-sektoreko ontziratutako energiaren sistemetan.