2005ean, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SAri (CAF), Ferrocarriles Suburbanos SA de CV enpresaren bidez, hiri arteko trenaren 1. sistemaren 30 urterako emakida esleitu zioten; CAFen historiako proiekturik handiena bihurtu da.
Proiektuan sartzen da trenbideen eraikuntza, jarduera eta ustiapena eta tren-garraioaren zerbitzu publikoa ematea.
Hiri inguruko trena da Mexiko estatuko herrien eta hiriburuaren arteko garraiobide berria. Munduko hiri handiak bereizten dituzten joan-etorrien beharrez ohartuta, hiri inguruko trena da aukerarik onena distantzia luzeak prezio eskuragarrietan eta modu eroso eta seguruan egiteko eta ingurumenarekiko arduratsuak izateko.
Buenavista-Cuautitlan ibilbideak Mexiko hiria eta inguruko lau herri lotzen ditu, eta egunean 300.000 bidaiari inguru garraiatzeko gaitasuna du —kalkuluen arabera, urtean 100 milioi bidaiari—, eskualderako jarduera garrantzitsua duen eremu batean, non dentsitate demografiko handia dagoen eta gero eta handiagoa den dentsitate hori.
CAFen beste azterketa-kasu batzuk: metroak, tranbiak eta aldirikoak