Soluzio integralak

CAF Taldeak badaki tren-sektorea etengabe aurrera egiten ari dela eta agintariek garraio-sistema eraginkorrak behar dituztela beren hiri eta eskualdeetan lehiakorrak izateko. Soluzio globalagoak behar dira, eta ez material gurpildunaren hornikuntza soilik barne hartzen dutenak. Gure kontratuetan, hauek egiten ditugu, besteak beste: bideragarritasun-azterketak, obra zibila, elektrifikazio-, seinaleztapen- eta mantentze-lanak, eta sistemaren funtzionamendua.

Hala, CAFek tren-soluzio oso eta globalak eskaintzen ditu, bezeroei kostuak eta ahaleginak txikitzen laguntzen dietenak, eta haien behar berezietara egokitzen dira.

SISTEMEN INTEGRAZIOA BERMATZEN DUGU

CAFek bere proiektuetan azpisistema guztien integrazioa eta bateragarritasuna bermatzen du: obra zibila, eraikuntza, tren-zerbitzuen funtzionamendua, elektrifikazioa, seinaleztapena, komunikazioak eta txartelak. Soluzio integral horri esker, murriztu egiten da hornitzaileek beren artean negoziatzeko arriskua, eta garaiz iristen den soluzio bakar eta global bat ematen zaio bezeroari.

CAF-EN SOLUZIO INTEGRALEN ABANTAILAK

Edozein tren-sistematarako soluzio globalak: distantzia luzeko lineetatik hasi (abiadura handiko, eskualdeko eta aldiriko trena), eta hiri-sistemetaraino (metroa, tranbia…).

  • Sistemaren kostua eta arriskua murriztea, hornitzaile eta azpikontratista ugariren arteko negoziazioak sinplifikatzeari esker.
  • Kontratuko obligazioak betetzea: sistema garaiz entregatzen da, adostutako aurrekontuaren arabera, eta eskatutako kalitate-estandarrak betez.
  • Azpisistema kritikoen arteko arazoak minimizatzea, hala nola seinaleztapenaren eta material gurpildunaren artekoak.
  • Teknologia aurreratua eta sistema berritzaileak, bezeroen eskura.
  • Esperientzia proiektuen garapenean eta sistemen ingeniaritzan.

Tren-soluzio globalak: AZTERKETA-KASUAK

BESTE ZENBAIT GARRAIO-SISTEMA