Merkatuko material gurpildunen aukerarik handienetako bat du CAFek. Era guztietako ibilgailuak diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen ditu CAFek; segurtasunaren, prestazioen eta konfortaren arloko azken aurrerapen teknologikoez hornituta daude guztiak
Bezero bakoitzaren premiak ulertuta, garraio-agintaritza bakoitzaren beharretara egokitzen diren mugikortasun-soluzioak eskain ditzakegu.
CAFen aukeran, mugikortasun-soluzio hauek daude:
Gure ibilgailu guztiak “service proven” soluzioz hornituta daude, eta fidagarritasun-balio optimoak bermatzen dituzte beren bizitza-ziklo osoan. Haien diseinua bereziki pentsatua dago ahalik eta eraginkortasun energetikorik handiena lortzeko eta operadoreei garraio-ahalmen handia eskaintzeko.