2000. urtean, Port Authority Of Allegheny County agentziak (Pittsburgh, AEB) 28 LRV berri egiteko eta lehendik zeuden 40 berritzeko kontratu bat sinatu zuen CAFekin. Bai ibilgailu berriak bai lehendik daudenak bi noranzkotan ibil daitezke, eta 2 bagoi dituzte. Bagoi berriak lehendik zeudenen antzekoak eta horiekin bateragarriak dira. Beranduago, beste 15 LRV berritu ziren, eta 2007 eta 2008 artean entregatu ziren.