Bonn hiriko garraio-zerbitzuetako operadoreek, Stadtwerke Bonn Verkehrs GmbH (SWBV) eta Elektrische Bahnen der Stadt Bonn und des Rhein-Sieg-Kreises GmbH (SSB) enpresek, CAF aukeratu dute LRV unitateak hornitzeko.
Zoru altuko eta 28 metroko luzerako bi noranzkotako unitateak dira. CAFen azken unitate horiek punta-puntako aurrerapen teknologikoak eta prestazio handiak dituzte. Gainera, bidaiarientzako segurtasuneko eta erosotasuneko maila altua eskaintzen dituzte.
LRV ibilgailu horiek Bonneko tren-garraioan funtzionatzen duten SWB Bus und Bahn-en eta SSBen ibilgailuen egungo flota sendotuko dute. Gainera, hiria Koloniarekin lotzen duten hiriarteko lineetan emango dute zerbitzua.