• Autobusak
  • Autobusak
  • Autobusak
  • Autobusak
  • Autobusak

AUTOBUSAK

AUTOBUSAK

Solaris filialaren bitartez, CAF Taldeak autobus konbentzional eta elektrikoen eskaintza zabala gehitu dio bere mugikortasun-soluzioen katalogoari. Hala, hobeto ase ditzake CAFek hiri-eremuko bere bezeroen premiak; batez ere, mugikortasun elektrikoaren eta atez ateko irtenbide multimodalen arloan.

Merkatuko autobus konbentzionalen katalogorik zabalena du Solarisek: besteak beste, autobus elektrikoak eta hidrogenozkoak, trolebusak eta autobus hibridoak.



LIDERRAK HIRIKO MUGIKORTASUN ELEKTRIKOKO SOLUZIOETAN

Solaris da Europako autobus eta trolebus elektrikoen fabrikatzaile eta hornitzaileen liderra. Elektromugikortasunean urte luzetako esperientzia du eta ezagutza handia du hiriko komunikazioetan gertatzen diren aldaketen inguruan. Horri esker, Solarisek ibilgailu berritzaileak, ingurumenarekiko adeitsuak eta erosoak sor ditzake, operadore bakoitzaren beharretara egokituta.

Zero isuriko modelo ezagunena Urbino electric da. Oso-oso ibilgailu isila da, ez du batere isuririk sortzen, diseinu modernoa du, eta jarduera-kostu baxuak izatearen bermea. Abangoardiako teknologiari esker, Urbino autobus elektrikoak egunean 24 ordura arte ibil daitezke, mugarik gabe. 2017an, Urteko Autobusaren Saria jaso zuen. LE bertsioan ere eskuragarri daukagu, I. eta II klaseetan homologatuta. Solarisek aukera ematen die operadoreei isuririk gabeko ibilbideak planifikatzeko, baina ez hiri barruan bakarrik, baizik baita hiritik kanpora ere.

Hona hemen propultsio elektrikoko beste ibilgailu batzuk:

  • Urbino hydrogen: punta-puntako teknologiaz hornitutako Urbino 12 hidrogenozko ibilgailua Europako autobus aurreratuena da eta ez du batere isuririk sortzen. Ibilgailu honetan, hidrogenoa elektrizitate bihurtzen da erregai-pila batean eta elektrizitate horrek propultsatzen du.
  • Urbino Hybrid: autobus honen propultsio-sistemak motor elektriko bat edo batzuk eta trakzio konbentzional bat ditu. Soluzio hori erabilita, autobusek, batez beste, diesel-erregaidun ibilgailu batek baino % 20-30 erregai gutxiago kontsumitzen dute. Urbino hibridoetan, energia metatzeko unitateak bateriak zein superkapazitadoreak izan daitezke.
  • Trollino: zoru baxuko autobusen multzoa. Ibilgailu hauek oso zarata gutxi sortzen dute, eta batere isuririk ez. Solarisek bateriez osatutako potentzia-andel gehigarriz hornitutako trolebus hibridoak eskaintzen ditu.

Propultsio konbentzionaleko ibilgailuen artean, lau plataforma ditu Solarisek:

  • Urbino: zoru baxuko hiribusek diseinu dotorea, soluzio fidagarriak, segurtasun-bermea eta ingurumenarekiko ardura uztartzen dituzte. Propultsio konbentzionaleko Solaris Urbinoren motorrek oso araudi zorrotza betetzen dute: Euro 6.
  • Urbino CNG: zoru baxuko hiribus hauek Gas Natural Konprimatuko (CNG) propultsioa dute. Horri esker, nabarmen murrizten dira substantzia kaltegarrien isuriak. Solaris Urbinok uztartu egiten ditu teknologia fidagarria eta praktikoa, segurtasun-bermea eta ingurumenarekiko erabilera arduratsua.
  • Urbino Low Entry: zoru baxuko eta altuko autobusen abantailak uztartzen ditu soluzio honek. Hirietarako ez ezik, egokia da lurpeko eta hiriarteko zerbitzuetarako ere.
  • InterUrbino: hiriarteko zerbitzuetarako diseinatutako autobusa. Eskola-autobus gisa erabiltzeko ere egoki daiteke.
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.