Milioika pertsonak erabiltzen dute mundu osoan metroa garraiobide gisa beren eguneroko joan-etorrietan. Garaiz iristen den eta ibilbideak egiteko erosoa den hiri-garraioko soluzioak eskatzen dituzte etorkizuneko hiriek.
Ez daude bi hiri berdinak direnik. Horregatik, Inneo soluzioa du CAFek: bezero bakoitzaren beharrizan espezifikoei erantzuteko diseinatuta dagoen metro-gama zabal bat. Inneo metroak segurtasunaren, prestazioen eta konfortaren arloko azken aurrerapen teknologikoez hornituta daude. Haien diseinuak eraginkortasun energetikorik handiena bilatzen du, unitate bakoitzeko bidaiari-edukiera optimizatuz.
Inneo metroak estandarizazio handiko ekipamenduz eta “service proven” soluzioz hornituta daude, eta fidagarritasun-balio optimoak bermatzen dituzte beren bizitza-ziklo osoan. Hala, mugikortasun jasangarriari laguntzen diegu hainbat hiritan, hala nola Madril, Bartzelona, Brusela, Erroma, Istanbul edo Txileko Santiago.
Etorkizuneko hiriek metro eraginkor eta oso erosoak behar dituzte, gero eta bidaiari gehiagok erabiltzen baitituzte halako sistemak. Metro-sareak automatizatzeak aukera ematen du operazioaren malgutasuna areagotzeko, ustiapen-kostuak murrizteko eta, era berean, erabiltzaileei zerbitzu erabat puntual eta erosoa eskaintzeko.
Horretarako, CAFek hainbat metro-erreferentzia ditu, automatizazio-maila desberdinetan funtzionatzeko diseinatuak, erabat automatikoki ibiltzea barnean dela (GoA 4). Halako sistemek segurtasun-maila handienak eskaintzen dituzte, zirkulazioaren zaintzari aplikatutako azken belaunaldiko teknologiari esker.