• METRO QUITO
  • METRO QUITO
  • METRO QUITO
  • METRO QUITO
  • METRO QUITO
  • METRO QUITO
  • Metro Quito

QUITOKO METROA

CAF enpresa Quito hiriko lehen metro-lineako tren-hornitzailea da. Sei bagoikoak dira unitate berriak. Pertsonen garraio masiborako diseinatutako ibilgailuak dira; kalitate- eta segurtasun-estandar gorenak betetzen dituzte, eta 160 km/h-ko abiadura har dezakete.

Interkomunikatzeko korridore zabalak dituzte, bidaiariak bagoien artean erraz mugi daitezen, eta mugikortasun urriko pertsonentzako eremuak. Gainera, unitate bakoitzean lau ate dituzte alde bakoitzean, linea-geralekuetan bidaiariak bizkorrago sartzeko eta irteteko.

Quito, Ekuadorko Errepublikako hiriburua, herrialde horretako bigarren hiririk populatuena da: ia 2,5 milioi biztanle ditu. Metroko lehenbiziko lineak 15 geraleku izango ditu, 23 kilometroko ibilbidean, Quitumbetik El Labradorrera, hegoaldetik iparraldera.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaRc-M-M-M-M-Rc
  • Trenaren luzera (mm) 109,104
  • Gehienezko bidaiari edukiera 1,259 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 100
  • Ekipamendua
    • Gertaera-erregistragailua
    • Suteak detektatzeko sistema
    • TETRA irrati-telefonia
    • 8 ate bagoi bakoitzeko
    • Minusbaliatuentzako sarbide-arrapala
    • Trena jendez husteko eskailera
    • Balazta-sistema
    • Batetik bestera ibiltzeko korridorea
    • TCMS (Trena kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistema)
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.