CAFek 80 urte baino gehiagoko eskarmentua du tren-merkaturako ardatz muntatuak, gurpilak, ardatzak eta erreduktoreak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen. Ekipo- eta osagai-sorta zabal hori, CAFen beraren material gurpildunerako ez ezik, tren-administrazioentzat, material gurpildunen beste fabrikatzaile batzuentzat eta sektoreko beste zenbait enpresa fabrikatzaileentzat ere bada.
Gure errodaje-soluzioek kalitatea ziurtatzeko eskema nagusien egiaztapena dute; esaterako, hauena: IRIS (International Railway Industry Standard), ISO 9001, AAR (Association of American Railroads) eta RISAS (Railway Industry Supplier Approval Scheme).
Horrez gain, Europako tren-operadore eta -administrazio nagusien homologazioa dugu, hala nola RENFE, SNCF, DB, OBB eta SBBrena. Haiei esker, munduan abiadura handiko plataforma gehien hornitzen dituen konpainia da gurea.
80 urte baino gehiagoko eskarmentua, tren-merkaturako ardatz muntatuak, gurpilak, ardatzak eta erreduktoreak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen
I+G+Bn egindako apustu irmoak aukera eman digu balio erantsi handiagoko soluzio berriak garatzeko. Hauek nabarmentzen dira:
CAFek ekipo- eta osagai-sorta zabala hornitzen du, bai tren-merkatuarentzat, bai kanpoko tren-administrazio, -fabrikatzaile eta -hornitzaileentzat.
Gehiago irakurri ardatz muntatuei, gurpilei, ardatzei eta erreduktoreei buruzCAFen Errodaje Unitateak saldu osteko lerro bat jarri die bezeroei. Lerro horretan, aholkularitza, mantentze-lan eta saiakuntza ez-suntsitzaileen zerbitzuak sartzen dira.
Gehiago irakurri CAFen saldu osteko zerbitzuei buruz