Konpainia

  • MUGIKORTASUN JASANGARRIA

    Merkatuko material gurpildunen aukerarik zabalenetako bat eskaintzen du CAFek Metro baten geltokia
  • MUGIKORTASUN JASANGARRIA

    Merkatuko material gurpildunen aukerarik zabalenetako bat eskaintzen du CAFek CAFeko lan-bilera bat

MATERIAL GURPILDUNA

Merkatuko material gurpildunen aukerarik handienetako bat du CAFek. Era guztietako ibilgailuak diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen ditu CAFek; segurtasunaren, prestazioen eta konfortaren arloko azken aurrerapen teknologikoez hornituta daude guztiak

Bezero bakoitzaren premiak ulertuta, garraio-agintaritza bakoitzaren beharretara egokitzen diren mugikortasun-soluzioak eskain ditzakegu.

CAFen aukeran, mugikortasun-soluzio hauek daude:

  • Oaris: 350 km/h-ko abiadura har dezaketen abiadura handiko eta oso handiko trenak
  • Civity: eskualde-mailako eta aldiriko zerbitzuetarako tren modularrak.
  • Inneo: hiri bakoitzaren beharretara egokitzen diren metro-unitateak.
  • Urbos: tranbiak, metro arinak eta tren/tranbiak.
  • Bitrac: diesel trakzioko eta trakzio elektrikoko tren-makinak
  • Autobus hibridoak eta elektrikoak.

Gure ibilgailu guztiak “service proven” soluzioz hornituta daude, eta fidagarritasun-balio optimoak bermatzen dituzte beren bizitza-ziklo osoan. Haien diseinua bereziki pentsatua dago ahalik eta eraginkortasun energetikorik handiena lortzeko eta operadoreei garraio-ahalmen handia eskaintzeko.

IBILGAILUEN NEGOZIO UNITATEKO KALITATEKO ETA SEGURTASUNEKO POLITIKA

PDF Dokumentua
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.