2013an, CAF-Thales partzuergoak kontratu bat sinatu zuen Santiagoko Metroarekin, zeinaren bidez CAFek metro-unitate automatiko berriak hornituko baitizkio 3. eta 6. lineetarako. Proiektu horren barnean, seinaleztapen-sistemaz gain, 185 kotxe egitea eta martxan jartzea sartzen da. Kotxe horiek hainbat berrikuntza izango dituzte, hala nola aire egokitua, bidaiariei informazioa emateko sistemak eta zaintza-kamerak.
Tren berriak gidaririk gabe ibiliko dira, modu guztiz automatikoan. Sistema horrek fidagarritasun- eta segurtasun-maila ezin handiagoak eskaintzen ditu, zirkulazioa zaintzeko puntako teknologia erabiltzeaz gain, giza akatsak saihesten baititu. Bestalde, nabarmentzekoa da tren berriek energia-eraginkortasun hobea dutela.
Metroko 3. eta 6. lineen proiektua Santiagoko metroaren historiako garrantzitsuena da, eta herrialde osoan egiten ari diren azpiegitura-lan handienetako bat. Aurreikusi dutenez, proiektu horren bidez milioi bat erabiltzaile potentzial baino gehiago integratuko dira sarean, 28 geltoki berriren bidez.