CANBERRAKO TRANBIA

CAF da Canberrako hirirako tranbia berrien hornitzailea da. Metro Canberra Partzuergoko partaide da CAF. Partzuergo hori arduratzen da datozen hogei urteetarako tranbia-linea berri bat diseinatu, eraiki, mantendu eta zaintzeaz. Gungahlin eskualdea eta Australiako hiriburua elkarrekin lotuko ditu linea horrek, zeina hamabi kilometro luze izango baita, eta 13 geltoki edukiko.

Urbos modelokoak izango dira tranbiak, bost bagoikoak. Bi norabidetarako ibilgailuak dira, eta zoru baxukoak, % 100; hori dela, erraza sar daitezke erabiltzaileak tranbiara, bai eta haren barruan ibili ere. Energia metatzeko teknologia txertatzeko prestatuta daude bagoiak. Teknologia horri esker, katenariarik gabe ibil daiteke tranbia geltokien artean.

Proiektu horrez gain, aipatzekoak duira CAFek Sidney hirirako lehendik egindako tranbiak ere, zeinek Inner West Light Rail linean ematen duten zerbitzu komertziala.

2022an sinatutako kontratu berriak bezeroak CAFengan duen konfiantza berresten du. Kontratu horrek jasotzen du aurretik entregatutako flota eguneratzea, OESS metatze-sistemarekin parekatzeko, LRV berriek izango dutenaren antzekoa. Horri esker, ibilgailu-flota osoak katenariarik gabe jardun ahal izango du hiriko tren arinaren linean.

 

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-S-R-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 32,966
  • Gehienezko bidaiari edukiera 276 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 70
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan eta bidaiari-aretoan
    • Bidaiarientzako informazio akustikoa eta ikusizkoa
    • Trakzio-ekipoa: CAF Power & Automation
    • Bateria-sistema: Flat Start Up
    • Bateria: Ni-Cd-zkoa
    • Bideozaintza-sistema
    • OESS metaketa-sistema
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.