MARYLANDEKO TREN-UNITATE ARTIKULATUA

CAF enpresa da Estatu Batuetako Maryland estatuaren tren-hornitzaile berria. Purple Line deritzon linean ibiliko dira tren-unitate artikulatu horiek, bost modulukoak. Besteak beste, elementu hauek dituzte trenek: aire egokituko ekipoak, jendea zenbatzeko sistema (trenean bertan) eta bidaiariei informazioa emateko sistemak, akustikoak zein bisualak.

Metro arineko linea da Purple Line deritzona, zeina Montgomery konderriko Bethesdatik Prince George konderriko New Carrolltoneraino hedatzen baita. Washingtongo metroko (WMATA) linea gorri, berde eta horiarekiko zuzeneko lotura eskainiko du Purple Linek, bai eta aldirietako MARC eta AMTRAK lineekin eta tokiko autobus-lineekin ere.

Material gurpildunaren hornitzaile ez ezik, tren-sistema arinaren jarduera eta mantentze-lanak kudeatzen dituen sozietateko partaide ere bada CAF. Purple Lineren diseinuaz, eraikuntzaz, finantziazioaz, ustiapenaz eta mantentze-lanez arduratzen den proiektu publiko-pribatua da sozietatea.

New Yorkeko estatuko Elmiran CAFek duen fabrikan egingo dira tren-unitate-artikulatuak.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-R-S-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 43,208
  • Gehienezko bidaiari edukiera 301 (4p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 88
  • Ekipamendua
    • HVAC
    • Hondar-kaxak
    • COSMOS
    • Gertaera-erregistragailua
    • Bideozaintza
    • Bidaiarientzako informazio akustikoa eta ikusizkoa
    • Bidaiariak kontatzeko sistema, trenean bertan
    • AVL (Automated Vehicle Location)
    • TCS (Train Control System)
    • Komunikazio-ekipoa (trena-lurra)
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.