MONTENEGROKO CIVITY ESKUALDE-TRENA

2011n, CAFek eskualdeko 3 Civity trenen diseinuaz, fabrikazioaz eta hornikuntzaz arduratzeko kontratu bat sinatu zuen Montenegroko ŽPCG operadorearekin. Unitate elektriko horiek 3 kotxe dituzte, eta 165 bidaiari eserita eramateko adinako edukiera. 

Podgoricatik Nikšicerako ipar-mendebaldeko linean ematen dute zerbitzua tren horiek. Linea hori abiadura handiagoan bidaiatzeko egokitu dute, eta 25 kV-eko haria jarri diote.

Civity trenak zoru baxukoak dira eta erabiltzaileei ahalik eta erosotasun handiena eskaintzea dute helburu. Mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasun baldintza onenak dituzte, eta beren beharretara egokitutako gune bat barne hartzen dute.

Bere diseinu aerodinamiko zainduak, bogie partekatuei esker murriztutako pisuak eta fabrikazioan erabilitako materialen birziklagarritasunak agerian uzten dute Civity modeloak ingurumenarekin duen konpromisoa.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 59,200
  • Gehienezko bidaiari edukiera 354
  • Gehienezko abiadura (km/h) 120
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan eta bidaiarien gunean
    • Ez labaintzekoa/ez lerratzekoa
    • Geltokien berri emateko sistema automatikoa eta linea grafiko aktiboak
    • Hondar kaxa
    • Krokagailu automatikoak
    • IGBT bidezko potentzia ekipo elektrikoa
    • Bizikletentzako lekua
    • Bi gurpil aulkirentzako lekua
    • Gizaki hilaren gailua
    • Norako adierazleak kanpoan, aurrean eta alboetan (bat alde bakoitzean)
    • Bidaiarientzako informazioa
    • Ateetarako mekanismo elektrikoa
    • Gertaerak erregistratzekoa (OTMR)
    • Treneko zerbitzuak martxan jartzeko eta deskonektatzeko sistema automatikoa
    • Bideozaintza sistema
    • Sua detektatzeko sistema
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.