2014. urtean, Budapesti Közlekedési Központ (BKK) enpresak, Budapest hiriko hiri-garraioaren arduradunak, kontratu bat sinatu zuen CAFekin 37 Urbos tranbiaz hornitzeko.
Harrezkero, hasierako kontratuan aurreikusitako hainbat aukera gauzatu ditu BKK-k, unitate kopurua handitzeko. Guztira, beste 87 tranbia, 5 eta 9 modulukoak, eta zerbitzu osagarriak. Bezeroak urte hauetan guztietan CAFen jarri duen konfiantza sendotzen du honek.
Ibilgailuak %100 zoru baxukoak dira, Urbos 100. Horri esker, mugikortasun murriztua duten pertsonak, gurpil-aulkiak eta haurtxoentzako orgatxoak sar daitezke, eta 50 km/h-ko zerbitzu-abiaduran ibiltzeko diseinatuta daude. Bederatzi moduluko unitateek 562 bidaiari garraia ditzakete, eta munduko luzeenetakoak dira.
Punta-puntako aurrerapenak ditu ibilgailuak, teknologiari, segurtasunari, irisgarritasunari eta tren barruko erosotasunari dagokienez.
Hungariako hiriburua lehen hirietako bat izan zen hiriko garraiobide hau ezartzen, eta 40 tranbia-linea inguruk osatzen duten sare zabala du. Haietako batzuk dira, hain zuzen ere, Europa osoan urtean bidaiarien bolumen handiena garraiatzen dutenetakoak.