CAF da Saint-Étienneko tranbia berrien hornitzailea (Frantzia). Unitate horiek Urbos familiakoak dira, eta % 100 zoru baxukoak; hala, errazagoa da edozein erabiltzaile-motarentzat tranbian sartzea eta handik ateratzea, baita tranbian bertan batetik bestera mugitzea ere.
Tranbia berriek berrikuntza handiak dituzte gaur egun sarean lanean ari direnen aldean. Noranzko bikoak dira, eta muturretan ateak dituzte; horrek funtzionamendu-malgutasun handiagoa ematen die. Bestalde, 2,15 metrora murriztu da kaxaren zabalera, Saint-Étienne metropoliko azpiegituraren ezaugarrietara egokitzeko.
Urbos ibilgailu berriek diseinu modernoa eta azken belaunaldiko ekipamendua dituzte; irisgarritasun maximoa bermatzen dute, erosotasuna, errendimendua eta operazioak eta mantentze-lanak egiteko erraztasuna galdu gabe.
Proiektu honen fabrikazioa Bagnères de Bigorren egingo da (Pirinio Garaiak departamendua), CAFen Frantziako instalazioetan