NORTHERN FRANKIZIARAKO CIVITY ESKUALDEKO TREN DIESELA

Arriva UK operadorearen Ingalaterra Iparraldeko eskualdeko trenbide-lineetarako eskualde-tren berrien hornitzailea da CAF. Tren horiek tren modularren Civity plataformaren parte izango dira.  

43 tren elektriko eta 55 tren diesel hornitzea sartzen da proiektuan. Diesel trakzioko unitateek 2 eta 3 kotxe izango dituzte, eta 160 km/h-ko abiadura lor dezakete gehienez. 

Mugikortasun murriztua duten pertsonak arazorik gabe sar daitezen, gurpil-aulkientzako eremu berariazkoak dituzte eta eskuzko arranpak trenera igotzeko. Gainera, barne-diseinuaren helburua da bidaiariek trenaren barnean seguru bidaiatzen dutela bermatzea. Horretarako, korridore zabalak dituzte, eta ez dago ez mailarik ez kotxeen artean arrapalarik.

Flota berriak Liverpool, Manchester, Sheffield, Leeds eta Newcastle beste hiri hauekin lotzen dituzten lineetan erabiliko dira: Chester, Barrow-in-Furness, Lincoln, Nottingham eta Hull.

 

 

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-Mc // Mc-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 48,052 // 71,402
  • Gehienezko bidaiari edukiera 211 // 452
  • Gehienezko abiadura (km/h) 160
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan eta aretoan
    • Komuna (WC)
    • CCTV
    • Bidaiarientzako informazio-sistema
    • Datu teknikoak kudeatzeko sistema (TDMS)
    • Gertaera-erregistragailua
    • Gidaria aholkatzeko sistema (DAS)
    • GSM-R irratia
    • Suteak detektatzeko eta itzaltzeko sistema
    • Internet, WiFi konexio bidez
    • Bidaiariak kontatzeko sistema

     

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.