CAFek egin ditu Transport for New South Wales (TfNSW) konpainiarako tranbia berriak. Australiako Newcastle hiriko tranbia-sarerako da flota berri hori.
Urbos modelokoak dira bagoiak, zeinek ederki uztartzen duten estetika modernoa, azken belaunaldiko ekipamendua eta irisgarritasun erabatekoa, betiere erosotasuna, errendimendua, erabilerraztasuna eta mantentze-lanak egiteko gaitasuna murriztu gabe. Bost bagoi dituzte ibilgailu berriek, % 100 zoru baxukoak bostak; hori dela eta, errazago sartu eta irten daitezke bidaiariak, nasaren maila berean baitago zorua.
Australiako hiriko tren-ibilgailuen hornitzaile nagusia da CAF, zeinak beste hiri batzuetarako ere egin izan dituen trenak; Canberra eta Sidneyrako, adibidez.