EXPRESS TRANSPENININE CIVITY ESKUALDEKO TRENA

CAFek egingo ditu First Group enpresak kudeatzen duen TransPennine Express frankiziarentzako eskualde-tren berriak. Tren berriak unitate elektriko anizkoitzak dira, eta Civity plataformaren parte izango dira.

Unitate horietako bakoitzak 5 bagoi izango ditu, eta 200 km/h-ko abiadura har dezakete gehienez. Barrualde moderno eta funtzionala dute, bidaiarientzako informazio-sistemekin eta WiFiarekin, bidaiarien erosotasuna handitzeko.

Bestetik, tren berri horien diseinuak trenbideari kalte gutxiago eragiten dio, unitateak arinagoak baitira. Gainera, Civity UK unitateak bereziki diseinatuta daude balaztatzean energia berreskuratzeko, balazta leheneragarriari esker. Hala, lana optimizatzen eta eraginkortasun-indize altuak lortzen laguntzen du.

Epe luzeko konpromisoa izango du CAFek First Group operadorearekin, frankiziak diharduen bitartean harekin elkarlanean jardungo du, mantentze-lanetarako laguntza teknikoko zerbitzua eta bi tren-plataformetarako ordezkoen kudeaketa integraleko zerbitzua emanez.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-R-M-R-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 118,000
  • Gehienezko bidaiari edukiera 290
  • Gehienezko abiadura (km/h) 200
  • Ekipamendua
    • AWS-TPWS
    • Aire girotua
    • PIS
    • Bideozaintza-sistema (CCTV)
    • Gertaera-erregistragailua
    • ASDO
    • Eserlekuak gordetzeko sistema
    • Darwin
    • Suteak detektatzeko sistema
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.