BONN-ERAKO UNITATE ARTIKULATUA

Bonn hiriko garraio-zerbitzuetako operadoreek, Stadtwerke Bonn Verkehrs GmbH (SWBV) eta Elektrische Bahnen der Stadt Bonn und des Rhein-Sieg-Kreises GmbH (SSB) enpresek, CAF aukeratu dute LRV unitateak hornitzeko.

Zoru altuko eta 28 metroko luzerako bi noranzkotako unitateak dira. CAFen azken unitate horiek punta-puntako aurrerapen teknologikoak eta prestazio handiak dituzte. Gainera, bidaiarientzako segurtasuneko eta erosotasuneko maila altua eskaintzen dituzte.

LRV ibilgailu horiek Bonneko tren-garraioan funtzionatzen duten SWB Bus und Bahn-en eta SSBen ibilgailuen egungo flota sendotuko dute. Gainera, hiria Koloniarekin lotzen duten hiriarteko lineetan emango dute zerbitzua.

 

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 28,000
  • Gehienezko bidaiari edukiera 172
  • Gehienezko abiadura (km/h) 80
  • Ekipamendua
    • Aire egokitua kabinan eta aretoan
    • Kontrol- eta gainbegiratze-sistema
    • Bidaiarientzako informazioa, akustikoa eta bisuala
    • Bideozaintza-sistema (barnekoa eta kanpokoa)
    • Gertaeren erregistratzailea
    • Bidaiarientzako WiFia
    • Seinaleztapen-sistema
    • Oztopoak detektatzeko sistema
    • Pertsonen kontaketa
    • Komunikazio-ekipoak (trena-lurra datuen transmisioa)
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.