CAFek Etihad Railentzat bederatzi Push-Pull tren hornituko ditu. Arabiar Emirerri Batuetako estatu-enpresa hori herrialdeko trenbide-sarearen administrazioaz, kudeaketaz eta funtzionamenduaz arduratzen da.
Bederatzi unitate horiek 2 lokomotoraz eta atoian eramandako 5 kotxez osatuta daude, segurtasuneko azken aurrerapen teknologikoak dituzte eta interiorismoaren arloko eskakizunik zorrotzenak betetzen dituzte, catering-eremuak, maletategia, aretoaren klimatizazioa eta LED argiteria baitituzte. Kotxeak hirutan banatuta daude: Business, Family, Family-Estandar eta Estandar. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erabateko irisgarritasuna bermatzen dute eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako eremu zehatzak eta egokitutako komunak dituzte.