MARSEILLAKO TRANBIA

Frantziako Marseillako tranbia-sistemarako tranbia berriak CAFen Urbos gamakoak dira. Noranzko biko unitateak dira, eta operadoreari garraio-ahalmen handia eskaintzen dioten 7 moduluz osatuta daude. Unitateek tranbia-sareko 3 lineetan jardutea dago aurrez ikusita.

Eredu honek hiriaren berezko nortasuna mantentzen du, bere diseinu bereziari eutsiz, baina abangoardia eta malgutasuna gehituz egungo flotari. Barrualdea bidaiariei erosotasun handia eskaintzeko pentsatuta dago, korridore zabalak eta leiho handiak ditu; hala, ibilgailuaren barrualdeari argitasun handiagoa ematen diote. Gainera, erabiltzaile guztien irisgarritasun maximoa bermatzeko, tranbiak gurpil-aulkientzako bi gune ditu.

 

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-S-M-S-R-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 42,500 mm
  • Gehienezko bidaiari edukiera 267
  • Gehienezko abiadura (km/h) 70
  • Ekipamendua
    • Aire egokitua kabinan eta bidaiarien aretoan
    • Bidaiariari informazioa emateko sistema
    • Bideozaintzako sistema (CCTV)
    • Trena Monitorizatzeko eta Kontrolatzeko soluzioak (TCMS)
    • Gertaeren erregistratzailea
    • Treneko bidaiarien kontagailua
    • Talka-abisua egiteko sistema (FWCS)
    • Floten kudeaketa-sistema (SAE)
    • Gidariari aholkatzeko sistema
    • Trena babesteko eta alerta automatikorako sistema (TPWS)
    • Orratzak kontrolatzeko ekipamendua
    • Semaforoen kontrola

     

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.