CIVITY ESKUALDEKO TRENA, SJ AB OPERADOREARENTZAT

SJ Suediako estatu mailako operadorearentzako eskualde-unitate berrien hornitzailea da CAF.

Trenak 5 kotxez osatuta daude, eta zirkulatzeko orduan 3 unitate akoplatzeko aukera dute. Hala, edukiera handia eskaintzen diote operadoreari, 1.000 eserleku ingurukoa. Unitateek sarbide erraza dute eta malguak dira bidaiari mota ororentzat. Gainera, eskualdeko eta eskualdearteko zerbitzuetara bideratuta daude.

Unitate hauek Civity Nordic plataformakoak dira, gehienez ere 200 km/h abiaduran zirkulatzen dute, erabiltzaileei erosotasun handiena eskaintzeko diseinatuta daude eta Suediako baldintza klimatologiko gogorrei aurre egiteko irtenbide espezifikoak ditu. 

SJren eskualdeko flota modernizatu eta hobetuko dute tren berriek. Gaur egun, bi solairuko X40 trenek eta tren-makinek atoian eramaten dituzten bidaiarien bagoi zaharrek osatzen dute SJren eskualdeko flota.

Suediako eskualderik jendetsuenen eta urrutien dauden hiri txikienen arteko konexio azkarrak ahalbidetuko dituzte unitate berriek; geldialdien maiztasuna ertain-altua izango da.

 

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-R-M-R-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 110,400
  • Gehienezko bidaiari edukiera 331
  • Gehienezko abiadura (km/h) 200
  • Ekipamendua
    • Kabinako eta aretoko aire girotua
    • WC estandarra eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokitutakoa
    • CCTV bideozaintza
    • Gertakarien erregistratzailea eta gizon hila
    • TCMS sistema
    • Seinaleztapen-ekipamenduak (ATC/ETCS)
    • GSM-R irratia
    • Suteak detektatzeko sistema
    • Internet WiFi konexio bidez
    • Bidaiariak zenbatzeko sistema
    • Akoplamendu automatikoa
    • Interkomunikazioko korridoreak

     

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.