CAF da Urbos tranbien hornitzailea Storstockholms Lokaltrafik (SL AB) enpresarentzat. Enpresa hori arduratzen da Stockholmeko garraio-sareaz. Bi norabidetarako ibilgailuak dira, zoru baxukoak, A35 eta A36 modelokoak, eta, hurrenez hurren, 3 eta 4 moduluz osatuak.
Tranbiak Urbos AXL familiakoak dira, ardatzak dituzten bogiez hornituak, eta estetika modernoa eta azken belaunaldiko ekipamenduak dituzte. Diseinu irisgarri eta ibilerrazari esker, oztopo guztiak ezabatu dira ibilgailuaren barruan mugitu ahal izateko; horrez gain, bidaiariak oso erraz sartu eta irten daitezke andenetatik.
Iparraldeko herrialde horietako muturreko kondizio klimatologikoetarako diseinatu dira tranbiok, eta erosotasun- eta segurtasun-ekipamendu aurreratuenak dituzte.