Eskualdekoak

OARIS

Bidaiarientzako edukiera handia, erosotasun-maila handia

Oaris soluzio modular bat da, eta aukera ematen du lau kotxetik zortzi kotxera bitarteko trenak osatzeko. Bidaiari asko garraiatzeko gai diren trenen flota eskaintzen zaie bezeroei.

Barnealdea bezero bakoitzaren beharretara moldatzen da, eta, horri esker, zerbitzu bikaina ematen zaie azken erabiltzaileei: segurtasun eta erosotasuneko azken berrikuntzak dituen plataforma berritzaile bat dute.


Elkarreragina

Oaris-ek teknologia espezifikoa du, zabalera desberdineko bideen, seinaleztapen-sistemen eta elikatze elektrikoaren artean elkarreragin osoan jarduteko.


Diseinu-modularitatea/ Malgutasuna

Oaris: barrualdearen aldakortasuna eta erosotasuna. Malgutasun horri esker, bezero bakoitzaren behar espezifikoetarako soluzioak ematen ditu.

Batetik, konfigurazioak desberdinak izan daitezke kotxe-kopuruaren arabera, eta erdiko kotxeek bi edo lau ate izan ditzakete.

Gainera, Oaris-ek aukera-sorta zabala eskaintzen du barruko diseinuan. Trenek gune hauek izan ditzakete: kafetegia (luzera aldagarrikoa), eserlekuen arteko igarobide desberdinak, maletategi-modulu desberdinak (tren bakoitzeko eserleku-kopuruaren arabera), komun-kopuru desberdina eta MUPentzako guneak, besteak beste.


Jasangarria

Oaris-ek teknologiarik aurreratuena du dinamika, aerodinamika eta zaratari dagokienez, eta jasangarritasun-beharrei erantzuten die, energia gutxiago kontsumitu eta CO2 gutxiago jaurtitzen baitu. Energia-eraginkortasunaz gain, bermatzen da erabiltzaileek erosotasun handia dutela, barruko eta kanpoko zarata minimizatu egin baita.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.