2010ean, AMTRAK operadoreak bere distantzia luzeko zerbitzuetarako 130 bagoi enkargatu zizkion CAFi. Eskaerak 25 ohe-bagoi, 25 jatetxe-bagoi, bagajearentzako 55 bagoi eta 25 logela-bagoi (ohea eta bagajea batera) barne hartzen zituen.
Bagoi hauek gaur egungo flota ordezkatu eta osatuko dute, zerbitzu askoz modernoagoa eskainiz distantzia luzeko bidaiariei. Bidaiariek eguneratutako ekipamendu batez gozatuko dute; argiztapen hobeagoa, aire girotua, bizikletentzako euskarriak eta mugikortasun murriztua duten bidaiarientzako sarbideak.
Trenak CAFek Elmiran, New York estatuan, duen instalazioan ari dira fabrikatzen.