2002an, CAFek Iarnród Éireann konpainiarentzat 67 bidaiari bagoi egiteko kontratu bat sinatu zuen. Erosotasun eta segurtasun sistema modernoekin ekipatutako bagoi hauek intercity zerbitzua ematen dute (ibilbide nagusia Dublin eta Cork artekoa da). Tren bakoitzak bagoi sortzaile bat, 1. klaseko bagoi bat, sukalde bagoi bat eta 2. klaseko 5 edo 6 bagoi ditu. Entregak 2005 eta 2006 artean egin ziren.