CAFek bidaiarientzako kotxe berriz hornituko du Calcedonian Sleeper frankizia, zeinak Londres eta Eskozia arteko zerbitzuak eskaintzen baititu. Bost klasetako kotxeak izango dira, eta horiekin 16 kotxera arteko trenak osatuko dituzte.
Hain zuzen, lehen eta bigarren klaseko kotxeek, jatetxe-kafetegi kotxeek eta ohatze-kotxeek osatuko dute flota berria. Lehen klaseko kotxeek hegazkinetako eserlekuen tankerakoak dituzte; horien bidez, bidaiarien erosotasun-maila handia bermatuko da. Gainera, ibilgailu berri horien irisgarritasuna hobetu da.
Transport Scotland-ek Serco Group Plc aukeratu du Eskoziako Glasgow, Edinburgo, Aberdeen, Inverness eta Fort William hiriak eta Londres lotzen dituen zerbitzua eskaintzeko.