CAFek kontratu bat sinatu du, Erresuma Batuko TransPennine Express frankiziarentzat 66 bidaiari-bagoi egiteko. First Group-ek kudeatzen du frankizia hori.
Zenbait motatako bidaiari-bagoiak egitea sartzen da proiektuan. Haiek push-pull moduan ibiliko dira, beste fabrikatzaile baten tren-makinak atoian daramatzala. Honela osatuta egongo da tren bakoitza: tren-makina bat, lehen klaseko atoi-bagoi bat, klase estandarreko bi atoi-bagoi, klase estandarreko atoi-bagoi bat barruko jendearentzako gune batekin eta atoi-bagoi bat gidatze-kabinarekin.
Bagoi berrien mantentze-lanak egitea ere sartzen da proiektuan. Epe luzeko konpromisoa izango du CAFek First Group operadorearekin, frankiziak diharduen bitartean harekin elkarlanean jardungo baitu, mantentze-lanetarako laguntza teknikoko zerbitzua eta bi tren-plataformetarako ordezkoen kudeaketa integraleko zerbitzua emanez.