CAFek tradizio handia du trenbide-zabalera desberdinetarako era guztietako tren-makinak diseinatzen eta fabrikatzen. Segmentu honetan duen esperientzia zabalaren babesarekin, CAFek Bitrac tren-makinen lerro bat diseinatu du: trakzio elektrikoko eta diesel-elektrikoko tren-makinen gama bat, eskakizun zorrotzenak betetzen dituena prestazioei, fidagarritasunari eta erabilgarritasunari dagokienez.
Haren malgutasunari eta elkarreragingarritasunari esker, bidaiari- eta merkantzia-garraioaren operadoreentzako irtenbide optimoa da. Bitrac-ek makinistentzako erosotasunaren arloko azken aurrerapenak ditu. Hala, aire girotuko sistemak, komunak eta ibilgailu horietan diharduten langileentzako oheak ere jar daitezke tren-makinan.
Bitrac-en abantaila garrantzitsuenetako bat da zabalera desberdineko bideen, seinaleztapen-sistemen eta elikatze elektrikoaren artean elkarreragin osoan jarduteko teknologia duela. Trenbide-sare desberdinen bateratzea dela eta, ezinbestekoa da sare desberdinetan eta ahalik eta eraginkortasun handienarekin ibiltzeko gai diren trenen flota bat izatea.