Eskualdekoak

  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac
  • Plataforma Bitrac

BITRAC

Bitrac malgutasunaren sinonimoa

Bitrac malgutasunaren sinonimo da. Haren osagaien estandarizazioak bide ematen du tren-makina horiek bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko. Modularitateari esker, tren-makinen gama zabal bat du, eta tren-makina horiek hainbat ezaugarri dituzte, parametro hauen arabera:

TREN-MAKINA MOTA

Bitrac-ek kabina bakarreko nahiz bi kabinako tren-makinak barne hartzen ditu.

ELIKADURA

Bitrac-ek tren-makina elektrikoak, diesel-elektrikoak eta bi modukoak (elektrikoa / diesel-elektrikoa) barne hartzen ditu. Diesel-elektrikoen barruan, CAFek diesel motor bakarreko eta bi diesel motorreko tren-makinak garatzen ditu.

ZERBITZU-MOTAK

Bitrac, bidaiarientzako trena ez ezik, karga-operadoreentzako irtenbide ezin hobea ere bada. Halaber, aukera ematen du tren-makina bere bizi-ziklo osoan egokitzeko: merkantzien tren-makina bat bidaiariak eramateko tren-makina bihur daiteke, eta alderantziz.

BIDE-ZABALERA

Bitrac tren-makina bide-zabalera desberdinetarako diseinatuta dago: nazioarteko zabalerarako (1.435 mm) eta beste zabalera espezifiko batzuetarako (1.520 mm, 1.524 mm, 1.600 mm eta 1.668 mm).

ELIKADURA-TENTSIOAK

Elikadura-tentsio desberdinetarako diseinatuta dago Bitrac: 1,5 kV DC (korronte zuzena), 3 kV DC, 15 kV AC (korronte alternoa) eta 25 kV AC.

ARDATZEN KOKAPENA

Bitrac-ek 2 ardatzeko (Bo´ - Bo´) eta 3 ardatzeko bogieak (Co´ - Co´) ditu.

HAINBAT MERKATU GEOGRAFIKO

Erabiliko den merkatuaren ezaugarrietara egokitzen da Bitrac tren-makinaren diseinua. Hotz- eta bero-kondizio klimatologiko muturrekoenetara egokitu daitezke haren ekipoak.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.