CAF USA

CAF USA

Tren-egile sendoa da CAF USA Inc., Estatu Batuetako garraioaren sektoreko liderra. Gure trenek garraioaren arloko irtenbide optimoak eskaintzen dizkiete Ipar Amerikako hiri eta herriei, bidaiariek erabateko segurtasunez, erosotasunez eta beldurrik gabe goza dezaten haien bidaiez. Estatu Batuetako hainbat garraio-erakunderen mugikortasun-estrategiari mesede egiten dioten tren-ibilgailuak egiten ditugu, ongi eraikiak, fidagarriak eta modernoak.

Estatu Batuetan garatutako proiektu arrakastatsu anitzen artean, adibidez, honakoak daude: LRVak Marylandeko MTArentzat, Houstoneko Metroarentzat eta MBTArentzat; ohe-bagoiak, jatetxe-bagoiak eta LDSL ekipajeetarako bagoiak, Amtrakerako; eta Kansas City (Misuri) eta Cincinnatirako tranbiak.


BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA → AURRERAPENA ETA ARRAKASTA


Estatu Batuetan erabiltzen diren eta % 100ean zoru baxua duten lehenengo tranbiak dira URBOS 100 gure tranbia sarituak, eta bidaiariak ibilgailu osoan modu librean mugitzea errazten dute.

100 urtetik gorako esperientzia dugu trenak eraikitzen, eta hori da gure bermea. Esperientzia horri esker, era guztietako ibilgailuak fabrika ditzakegu: ibilgailu arinak, tranbiak, metroak, distantzia luzeko trenak, aldirietakoak eta abiadura handikoak.

CAF USAk, gainera, altzairu herdoilgaitzezko kaxak fabrikatzen ditu, Amtrakeko LDSL bagoietan erabiltzen direnen modukoak (solairu bakarreko bagoiak, distantzia luzeko trenetarako).

ELMIRAKO PRODUKZIO LANTEGIA

  • Jarduera: Trengintzako material gurpildunaren fabrikazioa, amaierako muntaketa eta entseguak
  • Azalera osoa: 38 akre
  • Azalera estalia: 400.000 oin karratu
  • Telefonoa: +1 607-735-5251
  • Faxa: +1 607-737-3118

Gure ekoizpen-lantegi modernoa New Yorkeko estatutan kokatuta dago. Fabrika guztiz modernizatu honek 38 akreko azalera du, eta instalazio ugari ditu: urarekin probak egiteko instalazioak, tren-entseguak egiteko ganbera klimatikoa, hainbat laneko estazio, konponketa-zuloak eta muntaketen eremuak, eta entsegu dinamikoetarako bide bat.

Fabrikazio, muntaketa eta entsegu eremuek teknologia berritzailea dute, eta optimizatuta daude, tren-ibilgailu fidagarri eta modernoen ekoizpen lehiakorra bermatzeko.





Ibilgailu asko fabrikatu dituzte Elmirako (New York) lantegian: Pittsburgheko Port Authority of Allegheny County (PAAC), Houstoneko metroa, MBTA eta Marylandeko MTArako LRVak; Cincinnati eta Kansas Cityrako metroak; Amtrakerako bagoiak; eta bestelako tren-ibilgailu ugari.

Elmirak, gainera, honako sailak ditu: Ingeniaritza, Entseguak, Kalitatea, Segurtasuna, Erosketak, etab. Enpresaren egoitza soziala Washington DCn dago kokatuta.

CAF USAk ordezkaritzak eta gordailuak ditu banatuta Estatu Batuetako hainbat hiritan, esaterako, Houstoneko (Texas) tren-zerbitzuen gordailua. Hala, erantzun eraginkorra eman nahi zaie bezeroen beharrei.



Garraio Ibilgailuen Fabrikatzailea (TVM) den heinean, CAF USA konprometituta dago, ahal den neurrian, honakoen inklusioarekin: gutxiengoen jabetzako enpresak, emakumeen jabetzako enpresak, enpresa txikiak eta desabantailan dauden enpresak (MWSDBE). Hala, gure proiektu guztietan parte hartzean aukera-berdintasuna izan dezaten bermatzen dugu.

Gure DBE (desabantailan dauden enpresak) hornitzaileak areagotzen saiatzen gara etengabe, eta CAF USAk Estatu Batuetan garatzen dituen tren-proiektuetan parte hartzeko interesa duten MWSDBE enpresak animatzen ditugu gurekin harremanetan jar daitezen, honako helbidean: dbe@cafusa.com.

DBE enpresak (baztertutako sektoreak barne hartzen dituztenak) eta enpresa txiki kualifikatuak bilatzen ditu CAF USAk, materialak hornitzeko gai direnak edo trenen eraikuntzari lotutako lan hauek egiteko gai direnak: galdaragintza, mekanizazioa, soldadura, estanpazioa, kableatzea, eranskailuak, kalkomaniak eta etiketak, altzairuzko txapak, zoruko panelak, pintura, isolamendua, alboetako hegalak eta sabaiko estalkiak, eserlekuak, pantografoak, propultsio-ekipoak, trakziozko motorrak, disjuntore estraazkarrak, maneagailu maisuak, propultsio-kableak, propultsio-erreduktoreak, bihurgailu auxiliarrak eta baterien kargagailuak, koadro elektrikoak eta auxiliarrentzako kableatzeak, zoladurak, barneko estaldurak, etab.

CAF USA enpresaren hornitzaileentzako araudia bete behar dute MWSDBE enpresa guztiek, eta enpresaren tamainarekin lotutako arauak (SBAk ezarriak) ere bai. Baztertutako sektoreei lana ematen dieten DBE enpresek DBE ziurtagiri eguneratua izan behar dute, Ziurtatze Programa Bateratuak (UCP) baimendutako erakunde batek igorria.

Iragarki publikoa

2024KO FEDERAL ZERGA-URTEKO DESABANTAILAN DAUDEN ENPRESEN PROGRAMARAKO HELBURUA


49. Araudi Federalen Kodeko 26. zatiaren arabera, CAF USA Inc-ek (Transit Vehicle Manufacturer, TVM), honako honen bidez, % 6.28ko helburu orokorra proposatu du Desabantailan dauden Enpresen Programan (DBE) parte hartzeko 2024ko Zerga Urte Federalean zehar proiektuak azpikontratatzeari dagokionez.

Arrazoizko azalpena eta helburua interesa dutenentzat kontsultagai izango dira 30 egunez jarraian azaltzen den helbidean. Horren zorrotzak ez diren arren, oraindik ere abian daude COVID-19 protokoloak. Hori dela eta, mesedez, joan aurretik deitu, hitzordua adosteko.

Jendearentzako arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera artekoa da, 08:30etik 16:30era.
DBE helburuaren inguruko iruzkinak 2023ko uztailaren 31ra arte onartuko dira. Mesedez, bidali zure iruzkinak helbide honetara:

Tonia Crosby, DBEko administratzailea
CAF USA Inc.
1401 K St. NW, Ste. 1003
Washington, DC 20005
Tel.: (202) 898-4848
Posta elektronikoko helbidea: dbe@cafusa.com

EGOITZA NAGUSIA

  • CAF USA, Inc.
  • 1401 K Street, N.W. Suite 1003
  • Washington, DC 20005-3418
  • USA
  • Tel.: +1 202 898 4848
  • Fax: +1 202 216 8929
Ikusi mapa

PRODUKZIO LANTEGIA

  • CAF USA, Inc.
  • 300 East Eighteenth Street
  • Elmira Heights, New York 14903
  • USA
  • Tel.: +1 607 735 5251
  • Fax: +1 607 737 3118
Ikusi mapa
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.